Kubak eta AEBk elkarrizketak abiatu dituzte, Trumpen mehatxuen ondoren
Aurreneko kontaktuen helburua izan da arazoak "identifikatzea", horientzako "konponbideak aurkitzea" eta "bi herrialdeen onurarako ekintzak zehaztea".
Miguel Diaz-Canel, Kubako presidentea. Argazkia: EFE
Kubak eta AEBk bi herrialdeen arteko elkarrizketak abiatu dituzte, gaur egungo krisiari "elkarrizketaren bidetik" irtenbidea bilatzeko, ostiral honetan Miguel Diaz-Canel Kubako presidenteak jakitera eman duenez.
Horren hitzetan, "Kubako funtzionarioek AEBko Gobernuko ordezkariekin elkarrizketak izan dituzte berriki. Horien helburua bi nazioen arteko aldebiko ezberdintasunei irtenbideak bilatzea izan da, elkarrizketaren bidez".
Lehen kontaktuen helburua izan da arazoak "identifikatzea", horientzako "konponbideak topatzea" eta "bi herrialdeen onurarako ekintzak zehaztea".
Era berean, Kubako buruzagiak azpimarratu du elkarrizketa honetan Habanako agintariek argi utzi dutela negoziazio prozesuan bi estatuen sistema politikoak, subiranotasuna eta autodeterminazioa errespetatuz egin behar dela.
"Elkarrekikotasuna eta Nazioarteko Zuzenbidearekiko atxikimendua kontuan hartuta aztertu da hori", Kubako presidentearen arabera, eta zabalik utzi du AEBrekin elkarlanean aritzeko aukera, "mehatxuei aurre egiteko eta bi nazioen segurtasuna eta bakea bermatze aldera, baita eskualdean ere".
Azken asteotan, AEBko presidenteak mehatxu gehiago egin ditu, besteak beste, "Kuba erori egingo da", esan baitu. Horren harian, herrialde horren kontrola "modu adiskidetsuan" hartu eta buruzagiei Venezuelaren ereduari jarraitzeko proposatu die Trumpek.
Azken asteotan petrolio gutxiago heldu zaio Kubari Venezuelatik, urtarrilaren hasieran AEBk Nicolas Maduro presidentea atxilotu ostean, operazio militar historiko batean. Krisi energetikoa areagotu egin da, Trumpek defizit hori nolabait estaltzen zuten herrialdeei zigor ekonomikoak ezartzeko mehatxua egin ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".