LURRIKARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

6,8 graduko lurrikara batek Greziako kostaldea astindu du

Astinduak kalteak eragin ditu etxebizitza eta eraikinetan. Halaber, lurrikara Atenasen, Italian, Maltan, Albanian eta Libian ere sentitu dute.
18:00 - 20:00
6,8 graduko lurrikara izan da Grezian

Richter eskalan 6,8 gradu harrapatu dituen lurrikara bat izan da bart Grezia mendebaldean. Astinduak kalte materialak eragin ditu etxebizitza eta eraikinetan.

AEBko Geologia Zerbitzuak (USGS) jakitera eman duenez, astindua Zante uhartetik ipar-mendebaldera izan da, 16 kilometroko sakoneran.

Grezian ez ezik, Italian, Maltan, Albanian eta Libian ere sentitu dute lurrikara.

Agintariek ez dute oraingoz hildakoen edo zaurituen berri eman. "Kalte materialak izan dira eraikin eta etxebizitzetan, nagusiki Laganas eta Agios Sostis inguruan. Portua ere kaltetuta dago", adierazi dio Nikos Tsipira Zanteko udal kontseiluko presidenteak Tanea egunkariari.

Bertako beste zenbait hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, XV. mendeko monasterio bat kaltetu da Estrofades inguruan.

Bestalde, Reuters albiste agentziak Babes Zibileko iturriak aipatuz aurreratu duenez, gutxienez hiru pertsona ospitaleratu dituzte. Antza denez, horietako bik zauri arinak dituzte.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X