Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka
Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Katz, beltzez, joan den ostiralean Armadako goi-karguekin izandako bilera batean. Argazkia: Europa Press.
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak astelehen honetan iragarri duenez, Israelgo Armadak lurreko operazioa abiatu du Libano hegoaldean, Ministerioaren kanal ofizialetan argitaratutako ohar baten arabera.
"Israelgo Defentsa Indarrek lurreko operazioa abiatu dute Libanon, mehatxuak ezabatu eta Galileako eta gure herrialdeko iparraldeko bizilagunak babesteko", adierazi du goi-kargu militarrekin egoera aztertu ostean.
Katzen hitzetan, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute euren etxeetara itzuli, Litani ibaiaz hegoaldean", mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte".
Defentsa ministroak adierazi duenez, berak nahiz Benjamin Netanyahu lehen ministroak Armadari agindu diote Libanoko mugaldeko herrietan Hezbollahren azpiegiturak suntsitzeko, taldea inguru horietan berriz jardutea saihesteko.
Israelek Gazan Hamasen aurka egindako operazioekin parekatu du Katzek estrategia, Rafah eta Beit Hanoun aipatuz, zehazki.
Gainera, Naim Qassem Hezbollahren buruzagiari bere burua ezkutatzea leporatzen dio, Libanoko biztanle xiitak euren etxeak utzi beharrean dauden bitartean, eta ohartarazi du taldeak "gogotik ordainduko" duela gatazka honetan aritzea eta Iranen eskutik joatea.
Mehatxua ere bota du: "Naim Qassemek horrenbeste sumatzen badu Nasralaren eta Khameneiren falta, laster bilduko da haiekin infernurik sakonenean".
"Inbasio masiborako" asmoak
Axios atariak AEBko eta Israelgo iturriak aipatuz joan den larunbatean argitaratu zuenez, Israelek "inbasio masiboa" egin nahi du Libano hegoaldean, Iranen aldeko den Hezbollah milizia xiitak handik alde egin dezan.
Atari horren arabera, Israelek joan den asteazkenean jasandako erasoaren ondotik hartu erabakia. Eraso horretan Hezbollahk 200 jaurtigai bota zituen Israel iparraldera, eta biktimarik utzi ez bazuten ere, kalteak izan ziren etxebizitza eremuetan.
Israelgo Armada iparraldeko mugara errefortzuak bidali ditu eta erreserbistak mugiarazten ari dira.
Israelek martxoaren 2an hasi zituen Libanoren aurkako aire-erasoak, Hezbollahk Israelgo iparraldeari eraso egin ostean, Ali Khamenei Irango lider gorenaren erailketari erantzunez.
Israelek 850 lagun hil ditu dagoeneko Libanon egindako bonbardaketetan eta 2.100 dira, gutxienez, zaurituak.
Halaber, martxoaren 2an Israelen eta Hezbollahren arteko erasoek gora egin zutenetik ia milioi bat lagunek utzi behar izan dute euren etxea, Migrazioaren Nazioarteko Erakundeak joan den ostiralean azaldu zuenez; erakunde horrek 19 milioi dolar eskatu zituen barne-exodo horri premiaz erantzun ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.