Venezuelari ezarritako zigorrak urtebetez luzatzea erabaki du Europar Batasunak
Venezuelako "krisi politikoak eragindako gizarte-egoeraren narriadura” ikusita, herrialde horren aurka iaz onartutako zigorrak urtebetez luzatzea erabaki du Europar Batasunak (EB) astearte honetan. Besteak beste, armak enbargatzea eta “errepresioaren erantzuleei bakarkako zigorrak” mantentzea adostu dute EBko Estatu kideetako ordezkariek.
“Herrialdearen egoerak okerrera egin duela ikusita, gaur egun indarrean dauden neurriak 2019ko azaroaren 14ra arte luzatzea erabaki du Kontseilu honek”, jakinarazi du erakundeak ohar batean.
Europar Batasuneko Kontseiluak 2017ko azaroaren 13an ezarri zizkion zigorrak Venezuelari. Besteak beste, “barne errepresiorako” erabil daitezkeen armak eta materialak enbargatzea babestu zuten. Halaber, beharrezkoa izanez gero, errepresioa bultzatzen duten agintariei zigorrak ezartzeko legedia ere onartu zuten.
Gainera, pertsona fisikoei Europar Batasunean sartzea debekatu zieten eta pertsona fisikoen zein juridikoen aktiboak izoztu ahal izango zituztela ohartarazi zuen EBk. Aldi berean, giza eskubideak larri urratu edo gizarte zibilari zein oposizio demokratikoari errepresioa ezartzen dieten Venezuelako erakundeekin gauza bera egingo zutela ziurtatu zuen.
Alabaina, herrialdean egonkortasuna ezartzeko asmoz, hartutako erabaki horiek “irtenbide demokratikoak bultzatu eta herritarren beharrei erantzuna emateko helburua” dutela ziurtatu du Europar Batasunak.
Kontseiluaren iritziz, Venezuelari ezarritako zigor horiek “malguak dira eta berrikusi daitezke”. Izan ere, ez dituztela “venezuelarrak kaltetzeko asmoz” egin ziurtatu du Europar Batasunak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako Ozeanoan, dagoen base militar baten kontra
Bakar batek ez du jo AEBk eta Erresuma Batuek erdizka duten basea. Izan ere, batek hegaldi betean egin du huts, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Irango armamentuak duen irismen handia dela eta.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio aldi baterako Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.
Israelgo Poliziak gas negar-eragilea erabiliz sakabanatu ditu Al Aksa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzat hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da; beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira ramadanaren amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.
Iranek Turkiari eta Omani eraso egin izana ukatu du Khameneik, eta Israelen "bandera faltsuko operazioak" direla ziurtatu du
Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani "musulmanen zatiketa saihesteko", "herrialde anaiak" direlako, eta bitartekari izateko prest agertu da.
Ekialdi Hurbilean izandako azken erasoek petrolio azpiegiturak eta garraioa izan dituzte helburu
Azken orduetan ugaritu egin dira petrolio azpiegituren eta garraioen aurkako erasoak. Iranek eta Qatarrek partekatzen duten gas plantaren aurkako erasoa egin du Israelek. Iranek gogor erantzun du, misil oldea jaurtiz Bahrain, Saudi Arabia, AEB, Kuwait eta Jerusalem aldera.
EBk premiazko neurriak eskatu ditu Irango gerraren eragin ekonomikoa geldiarazteko
Europako buruzagiek energiaren prezioari buruzko berehalako neurriak eskatu dizkiote Batzordeari, eta gatazka arintzearen alde agertu dira; zenbait herrialde Ormuzko itsasartera laguntza bidaltzeko prest agertu dira.
Emakume bat hil da Suitzako Alpeetan, bera zegoen teleferikoko kabina maldan behera erorita
Ezbeharra izan da asteazken honetan Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean. Teleferikoa lokabe geratu da, eta maldan behera erori da. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.