Baso-suteak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 1.000 pertsona desagertu eta 71 hil dira Kalifornian

Gainera, lau babeslekutan eman den urdail-hesteetako gaixotasun batek 145 pertsonari eragin die, eta gutxienez 25 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.
Suhiltzaileak baso-sute baten itzaltzen saiatzen ari dira Kalifornian. Argazkia: EFE
Suhiltzaileak baso-sute baten itzaltzen saiatzen ari dira Kalifornian. Argazkia: EFE

Dagoeneko 74 pertsona hil dira, mila baino gehiago desagertu eta 59.900 hektarea erre dira Kalifornian izandako suteen ondorioz, Suhiltzaileen Departamentuak egindako azken balantzearen arabera. Donald Trump AEBko presidenteak egin behar duen bisita baino ordu batzuk lehenago eman du datua. Presidenteak Estatuko agintariei bota die egoera hain larria izatearen errua.

"Beste egunean, suhiltzaileak ikusten egon nintzen, eta, eremuak aratzen ari ziren, baita zuhaitz txikiak ere, erabat lehortuta zeuden zuhaixka txikiak. Bertan izango ez balira, ez lituzkete sute horiek izango", azaldu du Trumpek, Fox News kateari eskainitako elkarrizketan, Kaliforniara joan baino lehen. Presidenteak kritika asko jaso ditu, izan ere, suteak Gobernu federalaren babesa duten parke naturaletan hasi ziren.

Suterik handiena Campen izan da, Butte konderrian, Kalifornia iparraldean; 63 pertsona hil dira. % 50ean geldiarazi dute, eta herritarrak oraindik arriskuan daude, landare ihartuak eta "haize indartsuak" mantentzen diren bitartean batik bat.

Gainera, lau babeslekutan eman den urdail-hesteetako gaixotasun batek 145 pertsonari eragin die, eta gutxienez 25 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.

Kiskalitako eskualdeetan izan da Trump

Donald Trump presidenteak Kalifornia bisitatu du, Jerry Brown gobernadorearekin batera. Egun batzuk lehenago basoak "gaizki kudeatzea" leporatu zion presidenteak.

Atzean utzi ditu kritikak Trumpek, eta beste adiskidetzeko tonua erakutsi du oraingoan. Presidentea erretako inguruan ibili da, Brownekin batera, eta Estatu Batuetako gobernua eta Kaliforniakoak "bat eginda" lan egiteko beharra azpimarratu du, basoberritze eta biktimak laguntzeko eginkizunetan.

"Inork pentsatu zuen hau gerta zitekeela. Mantentze-lanak burutu behar ditugu. Ingurumen-taldeekin lan egingo dugu. Argia ikusi du mundu guztiak", esan du Trumpek.

Zure interesekoa izan daiteke

Berlingo harresiaren hormigoi zatia oroigarria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Berlingo harresi zatien salmenta negozio bihurtu da

Aste Santuan, Berlin da Europa osoan bisitari gehien jasotzen dituen hiriburuetako bat, eta hainbat hamarkadatan hiria bitan banatu zuen harresiaren zatien salmenta negozio bihurtu da. Neurri guztietako zatiak saltzen dira, baina kontuz, guztiak ez baitira benetakoak. Harresi zatiak erostearekin batera, duela 40 urte Berlin banatzen zuen Checkpoint Charlie bisitatu eta argazkiak ateratzea ere modan jarri da. Kapitalismoaren sinbolorik handiena du gaur egun ondoan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X