Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

George H. W. Bush Estatu Batuetako presidente ohia hil da, 94 urterekin

"Maila altueneko gizona izan zen, eta seme-alaba batek eskatu zezakeen aitarik onena", esan du George W. Bush semeak.
George H. W. Bush.
George H. W. Bush / Artxiboko irudia: EFE.

George H. W. Bush, Estatu Batuetako presidente ohia, 94 urterekin hil da, Jim McGrath bozeramaileak informatu duenez.

Presidente ohi George W. Bushen eta Floridako gobernatzaile ohi Jeb Bushen aita izan zen.

"Maila altueneko gizona izan zen, eta seme-alaba batek eskatu zezakeen aitarik onena. Bush familia osoa oso eskertuta dago gure aitaren omenez otoitz egin dutenengatik eta lagun eta herrikideen doluminengatik", esan du George Bush semeak adierazpen batean.

Bush Houstonen bizi zen, Barbara Bush emaztearekin. Lehen dama ohia 92 urterekin hil zen. Estatu Batuetako 41. Presidentea 1924ean jaio zen Massachusetts. Bere aita senataria izan zen.

Pearl Harborren kontrako Japonen erasoaren ostean Marinan sartu zen, eta Bigarren Mundu Gerrako zenbait batailatan parte hartu zuen.

Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak doluminak adierazi ditu. Bush "herrikide askoren belaunaldien inspirazioa" izan zen.

"Bere adibidea bizirik dago oraindik, eta etorkizunean ere estatubatuarrak animatzen jarraituko du", esan du Trumpek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X