Dardara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

4,7 graduko lurrikara batek Venezuela astindu du

Dardara Yaracuy estatuan gertatu da, 2 kilometroko sakoneran.
4,7 graduko lurrikara batek Venezuela ipar-mendebaldea astindu du
4,7 graduko lurrikara batek Venezuela ipar-mendebaldea astindu du. Argazkia: EMSC

Richter eskalan 4,7 graduko lurrikara izan da Venezuelan asteazken honetan, eta ipar-mendebaldea astindu du.

Europa eta Mediterraneoko Sismologia Zentroak (EMSC) jakinarazi duenez, dardara Yaracuy estatuan gertatu da, 2 kilometroko sakoneran, Valentziatik 73 kilometro ipar-mendebaldera eta San Felipetik 21 kilometro ipar-ekialdera.

Oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X