latinoamerika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

5,5 graduko lurrikara batek Txileko kostaldea astindu du

Sismoa Taltaletik 50 bat km-ra izan da, 04:45ean.
Dardarak izan duen epizentroaren lekua
Dardarak izan duen epizentroaren lekua. Argazkia: EMSC

Richter eskalan 5,5 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Txileko kostaldea astindu du gaur, 2019ko urtarrilaren 30, han 04:45 zirela.

Herrialdeko Sismologia Zentro Nazionalak jakinarazi duenez, dardararen epizentroa Taltaletik 50 bat km-ra erregistratu dute, 53 km-ko sakoneran.

Momentuz, agintariek ez dute jakinarazi zauriturik ala kalterik eragin ote dituen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X