Siriako gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek Estatu Islamikoko 800 atxiloturen ardura hartzeko eskatu die aliatuei

“Horren aurrean geratzen den alternatiba ez da batere ona, aske uztera behartuta egon baiginateke…”, adierazi du agintariak Twitterren.
Donald Trump AEBetako presidentea. Argazkia: EiTB
Donald Trump AEBetako presidentea. Argazkia: EiTB

Donald Trump AEBko presidenteak Sirian atxilotutako Estatu Islamikoko 800 kideren ardura beregain hartzeko eskatu die Europako aliatuei, epaitu ahal izateko, beste aukera "libre uztea litzatekeelako".

"AEBk Sirian harrapatu ditugun Estatu Islamikoko 800 miliziano bueltan hartzeko eta epaitzeko eskatu die Erresuma Batuari, Frantziari, Alemaniari eta Europako beste aliatu batzuei. Kaliferria erortzeko puntuan dago. Alternatiba ez da batere ona, libre uztera behartuta egongo baiginateke…", adierazi du Trumpek Twitterren.

Trumpen esanetan, AEBk galarazi egin nahi du miliziano horiek "Europan sartzea", segurtasun indarrek egindako ikerketen arabera, hori baitzen Estatu Islamikoaren helburua.

"Horrenbeste egiten dugu eta hainbeste diru gastatzen dugu, badela garaia beste batzuek aurrerapausoa eman eta gai diren lan hori egin dezaten. Estatu Islamikoaren gaineko garaipena % 100ekoa denean erretiratuko gara", gaineratu du.

AEBn indarrak Estatu Islamikoak Sirian duten azken indargunea berreskuratzeko lanean ari dira, Eufrates ibaiaren ondoko gune bat.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X