Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Opiazeoen izurritea Estatu Batuetan

Opiazeoen izurritea arazo nazionala bihurtu da AEBtan.

Opiazeoen izurritea etenik gabe zabaltzen ari da Estatu Batuetan. OxyContin analgesikoa da sorburu nagusia eta oso hedatuta dago. Sackler familiako zortzi kide auziperatu egin dituzte eta opiazeoen izurritea sortu izana leporatu diete. Salaketaren arabera, iruzur sare bat sortu zuten sendagileei eta gaixoei botika saltzeko, oso arriskutsua zela jakin arren. “Droga kartelen besteko” eskrupulo gabeak izatea leporatzen diote Sackler familiari.

Familia hau OxyContir egiten duen Purdue farmazia konpainiaren jabea da. Salaketaren arabera, droga izurritea bultzatu zuten sendagileei dosi altuagoak errezetatzeko presio eginez. Modu horretan, gaixoengan adizioa sortuko zen eta diru gehiago irabazi ahal izango zuten.

Estatu Batuetako Osasun arduradunen arabera, 2017an 70.237 hildako izan ziren drogen ondorioz, errepideko istripuetan baino hildako gehiago. Hauetatik % 68 OxyContin moduko opiazeoen erruz. Estatu Batuetako erdi mailako klaseengan botika honek eragin duen ikaragarrizko izurriteak aurrera dirau, eta arazo nazionala bihurtu da.

IZURRITEA EUROPARA ZABALTZEN ARI OTE DA?

Europan eta batez ere Alemanian alarmak piztu dira. Gero eta hildako gehiago dira Fentanyl botikak bezalakoek dituzten analgesiko gogorren ondorioz. Fentanylek eta heroinak gorputzean izaten duten eragina antzerakoak dira.

Adituek uste dutenez, milaka milioi euro mugitzen ditu botika hauen salerosketak. Gero eta etekin altuagoak ematen dituzte. Minaren aurkako botika hauek oso arriskutsuak dira. Alemanian azken asteotan ere hainbat hildako izan dira. Eta arazoa hedatuz doa. Drogen arazoa ez da lehen bezala baztertutako kaleko drogazaleena soilik, gizartearen erdi gunera iritsi den arazoa da.

Eztulerako sendatzeko botika batekin hasi zen arazoa Alemaniako Martin L.ren kasuan. Enpresari arrakastatsua zen; dirua zuen eta zorioneko ezkontza bat. Sendagileak Codein botika errezetatu zion. Eta horrela hasi zen bere droga menpekotasuna. “Medikuak errezetatutakoa hartu eta gero lasaitu egiten nintzela konturatu nintzen, eta gero eta gehiago hartzen jarraitu nuen, botika ezin nuela utzi konturatu nintzen arte. Gizarte segurantzak ez zitan botika gehiago ordaintzen, baina nik nire kontura hartzen jarraitu behar nuen. Egunero 100 euro baino gehiago gastatzen nituen”, dio. Martin L-k. bezala 1,1 milioi lagunek hartzen dituzten Alemanian opiazeoak.

Gero eta gehiagok hartzen dute botika hau. Eta asko beren menpe geratu dira. Fentanyl, Codein edo Tramadol dira botika horiek. Heroinak bezalako menpekotasuna sortzen dute, eta antzerako eragina dute. Opioa sintetizatzerakoan morfina edo heroina sortzen da. Sustantzia hau nerbioetara doa. Euforia eta lasaitasuna sortzeaz gain, mina ere kentzen dute. Tumoreek eragindako gaixotasun larriak dituzten pazienteetan erabiltzen dira. Gehiegizko dosiaren arriskua ere badute. Izan ere, kalean saltzen den drogak baino heroina dosi handiagoa dute.

INTERNET BIDEZKO SALMENTEN BOOMA

Mota honetako gero eta botika gehiago saltzen da Interneten, medikuaren errezetarik gabe. Askotan bidaltzen duen saltzailearen helbidea faltsua izaten da. Essen hiriko aireportuko aduanahn legez kanpoko 3,3 milioi pilula atzeman zituzten 2018an. Beren balioa 14 miloi eurotik gorakoa zen. Asko Indiatik etorritako hegaldietan iristen da. Legearen eta legez aurkakoaren arteko mugak ez dira garbiak. Europan izurritea ez da oraindik Estatu Batuetako mailara iritsi, baina kontsumoa gorantz doa. Kontsumitzailea konturatu gabe droga hauen menpe erortzen da.

Estatu Batuetan, Obama presidenteak aitortu zuenez, heroinaren menpe dauden 5 drogazaletatik 4 sendagileak errezetatuta hasi ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X