Ipar Irlanda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Soldadu ohi bakarra akusatu dute Igande Odoltsuko sarraskiagatik

Erresuma Batuko Armadak 14 pertsona errugabe hil zituen manifestazio batean. Biktimen familiek “desengainua” hartu dute, “arduradun guztiak” ez direlako Justiziaren aurrean eseriko.
Igande Odoltsuari buruzko murala Derryn (Ipar Irlanda). Argazkia: EFE
Igande Odoltsuari buruzko murala Derryn (Ipar Irlanda). Argazkia: EFE

Igande Odoltsua Derryn gertatu eta ia 50 urte geroago, ikertutako 17 soldadu ohietatik bakarra akusatu dute bi zibil hiltzea egotzita. Ipar Irlandako gatazkan gertakaririk ilunenetarikoa izan zen.

'F Soldadua' auzitara eramango dutela iragarri du Ipar Irlandako Fiskaltzak ostegun honetan. Oraingoz soldaduak anonimotasuna mantenduko du. Derryn (Ipar Irlandako ipar-mendebaldean), 1972ko urtarrilaren 30ean, bi pertsona hiltzea eta beste lau hiltzen saiatzea egotzi dio.

'F Soldadua'ren akusazioa "lorpen ikaragarria" dela uste dute biktimen familiek

Egun hartan, Erresuma Batuko soldaduek 14 zibil errugabe hil zituzten katolikoen eskubideen aldeko manifestazio batean. Soldaduen jokabidea “justifikaziorik izan” ez zuela ebatzi zuen ikerketa ofizial batek 2012an.

Hala ere, Fiskaltzaren erabakiak ez ditu aldeak asebete. Horrela, gatazkaren legatua argitzeko mekanismoak bake prozesurako oztopo nagusia direla agerian geratu da.

'F Soldadua'ren akusazioa “lorpen ikaragarria” dela uste dute biktimen familiek, baina aldi berean “desengainua” hartu dute, “arduradun guztiak” ez direlako Justiziaren aurrean eseriko. Londreseko Gobernuaren ahotan, ordea, auzipetuak izateko “beldur etengabearekin bizitzerik” ez dute soldaduek.

Gavin Williamson Defentsa ministro kontserbadoreak gaur baieztatu duenez, Exekutiboak susmagarriaren gastu legalak ordainduko ditu, eta “laguntza sozial eta pastorala” eskainiko dizkio.

Karen Bradley eskualderako ministroak polemika handia piztu zuen iragan astean. Segurtasun indarrek gatazkan eragindako hildakoak “ez dira krimenak”, esan zuen Bradleyk. Gutxi geroago atzera egin eta barkamena eskatu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Iran gizakateak zubia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean

Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X