Jerusalem jendez gainezka dago, kristauen eta juduen ospakizun bikoitza dela eta
Zure interesekoa izan daiteke
Swinneyk Eskoziaren independentziarako bideari berrekingo dio, hauteskundeak gehiengo nahikoarekin irabaziz gero
Eskoziako egungo ministro nagusi eta Eskoziar Alderdi Nazionalistako buru denak, independentzia ardatz hasita ekin dio datorren urteko hauteskundeetarako kanpainari. Maiatzean izango dira bozak.
Milaka lagunek ospatu dute Sirian Bashar Al Asad diktadorearen amaieraren lehen urteurrena
Milaka pertsona kalera atera dira gaur Damaskon, Sirian, Al Assad familiaren 54 urteko diktadurari eta 13 urteko gerra zibilari amaiera eman zien askapen egunaren lehen urteurrena ospatzeko.
Urtebete da Sirian Bashar Al-Assaden agintaldia amaitu zela, eta urrun daude oraindik baketik eta normalizaziotik
Hamabi hilabeteotan aurrerapausoak eman badira ere, siriar asko oraindik ere muturreko egoeran bizi dira. Ahmed al-Shara Siriako presidenteak hitzeman du herrialde osoa berreraikiko duela, eta herritarrei eskatu die ahaleginak egin ditzatela egonkortasuna sendotzen laguntzeko.
AEBrekin adostutako zirriborroaren berri emango diote gaur Ukrainako negoziatzaileek Zelenskiri
Ukrainako presidentea Londresen izango da astelehen honetan, Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroarekin biltzeko, eta ondoren Bruselara joateko asmoa du, Europako aliatu nagusiekin batzartzeko. Ukrainarren eta errusiarren arteko desadostasun puntu nagusietako bat da Kievek Donbasen kontrolpean duen lurraldea Kremlini ematea.
Hainbat pertsona hil dira eta milaka herritar lekualdatu behar izan dituzte Thailandiaren eta Kanbodiaren arteko liskarren ondorioz
Kanbodiaren eta Thailandiaren arteko gatazkak urte luzeko historia du, baina hamarkada batzuk etenda egon ondotik, iazko maiatzean berriz ere eztanda egin zuen, eta egunotan izandako liskarrek urrian bi herrialdeek sinatutako bake akordioa kolokan jar lezake.
Netanyahuk iragarri du "berehala" iritsiko dela Hamasen armagabetzea ekarriko duen su-etenaren bigarren fasea
Bestalde, Hamasek jakinarazi du Gazan bahituta zuen azken israeldarraren gorpua entregatuko duela gaur arratsaldean, su-eten akordioari men eginda.
Gutxienez 25 pertsona hil dira diskoteka batean izandako sutean, Indian
Sutea Goa estatuko Arpora udalerriko eremu turistiko batean gertatu da. Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Ehun bat lagun kalera atera dira Bilbon Maduroren kontra eta Machadoren alde
Mundu osoko 130 hiritan protestak deitu dituzte Venezuelako Gobernuaren aurka, eta asteazkenean Bakearen Nobel saria oposizioaren ordezkariari emango diotela ospatzeko.
Lau ekintzaile atxilotu dituzte Londresko Dorreko bitxien aurka janaria jaurtitzeagatik
Ekintza horrekin, Erresuma Batua “muturreko aberastasuna zergapetu eta konpontzeko” herritarren batzar bat ezartzeko eskatu nahi izan dio Take Back Power taldeak Erresuma Batuko Gobernuari. Sare sozialetan zabaldu dituzte horren irudiak, eta aretoa itxi dute, kalteak ikertu arte.
Migrazio politikak Europako zibilizazioa "ezabatzen" ari direla esan du Trumpek
Segurtasun Nazionalari buruzko txosten batean, bere egin ditu Europako eskuin-muturreko mugimenduen diskurtsoak.