Estatu Islamikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estatu Islamikoaren buruzagiak bideo bat zabaldu du, borrokan jarraitzeko dei eginez

Bideoan, Abu Bakr al Bagdadik dio gurutzatuen aurkako borrokak ez duela etenik, eta, ildo horretan, "Frantzia eta bere aliatuen kontrako erasoak areagotzeko" eskatu die jihadistei.
18:00 - 20:00
Bost urte ezkutuan egon ondoren, Estatu Islamikoaren burua bideo batean agertu da

Abu Bakr al Bagdadi Estatu Islamikoaren buruzagiaren bideo bat zabaldu dute astelehen honetan Internet bidez. Bost urtez ezkutuan egon da, eta hilda zegoela esaten zuten askok. Oraingoz, ez dute bideoa egiazkoa dela ziurtatu.

Bideoan, Estatu Islamikoak Sirian jasan duen porrotari aipu egiten dio. Martxoan, Al Baguz herritik kanporatu zituzten, Estatu Islamikoaren azken gotorlekutik, hain zuzen ere.

Al Bagdadik dio Al Baguzeko bataila amaitu arren, "nazio musulmana suntsitu nahi duten gurutzatuen aurkako borroka luzea" dela eta, ondorioz, "pazientzia" eta "balentria" eskatu dizkie jihadistei.

Halaber, "martiriei" egindako "sakrifizioak" eskertu dizkie. Ildo horretan, Estatu Islamikoak zortzi herrialdetan 92 ekintza egin dituela esan du, noiz izan diren zehaztu gabe.

"Levanteko (Ekialde Erdia) anaiak mendekatzeko konkistak izan dira", azpimarratu du. Estatu Islamikoko soldaduek badakite "etsaien aurkako borroka luzea" dela eta "etsaiari maila guztietan" eraso egin behar zaiola.

Horrela, eta "Irakeko eta Levanteko anaiak mendekatzeko", Frantzia eta bere aliatuen kontrako "erasoak areagotzeko" eskatu die Al Bagdadik jihadistei.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X