Albiste da
DARDARA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

6,4 graduko lurrikara batek Txile iparraldea astindu du

Dardara itsasoan gertatu da, Coquimbo hiritik 72 kilometrora, 10,1 kilometroko sakoneran. Tsunami arriskua baztertu dute.
Lurrikararen epizentroa, mapan
Lurrikararen epizentroa, mapan. Argazkia: EMSC

Richter eskalan 6,4 graduko lurrikara izan da Txile iparraldean ostegun honetan, USGS AEBko sismologia zentroak jakinarazi duenez.

Dardara bertan 20:19 zirenean gertatu da, itsasoan, Coquimbo hiritik 72 kilometrora, 10,1 kilometroko sakoneran.

Oraingoz ez da hildakorik edo kalte material nabarmenik izan.

Bestalde, Barne Ministerioak bere Twitter kontuaren bitartez zabaldutako informazioaren arabera, ez dago tsunami arriskurik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X