IRAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBk zigor gehiagorekin mehatxatu du Iran, itun nuklearra urratuko duela eta

Irango Gobernuak igandean iragarri duenez, uranioa aberasten hasiko da 2015eko akordio nuklearrak zehaztutako kopuruaren gainetik (% 3,6).
Donald Trump AEBko presidentea, artxiboko irudi batean
Donald Trump AEBko presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Ameriketako Estatu Batuek (AEB) zigor gehiago ezartzearekin mehatxu egin diote Irani, 2015eko itun nuklearra urratuko duela iragarri ostean. AEBko Gobernua duela urtebete atera zen Iranen programa nuklearra mugatzeko itunetik.

"Programa nuklearraren azken handiagotzeak bakartzea eta zigorrak ekarriko dizkio Irani. Herrialdeek Irango programa nuklearra ez aberasteko irizpide tradizionala berrezarri behar dute", adierazi du Mike Pompeo AEBko Estatu idazkariak bere Twitter kontuan.

Diplomazia buruaren esanetan, "Irango erregimena munduarentzat mehatxu handiagoa litzateke baldin eta arma nuklearrak balitu".

Donald Trump presidente estatubatuarrak, ostera, tentuz ibiltzeko eskatu dio Irani. Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan azaldu duenez, Iranek ez ditu "inoiz arma nuklearrak izango".

Irango Gobernuak, bere aldetik, 2015eko akordio nuklearrak zehaztutako kopuruaren gainetik (% 3,6) uranioa aberasten hasiko dela iragarri du igande honetan. Pixkanaka-pixkanaka aterako da hitzarmenetik. Zehazki, 60 egunetik behin atzera egingo du baldin eta Europak Iran nazioarteko merkatuetan berriro sartzea bermatzeko "ekimen berriak" abiatzen ez baditu. Abbas Aragchi Irango Atzerri Gaietarako ministro ordearen esanetan, ordu gutxi barru hasiko dira % 3,67tik gora uranioa aberasten.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X