AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Saudi Arabiari armak saltzeko debekua onartu du AEBko Ordezkarien Ganberak

Kongresuak hiru ebazpen onartu ditu. Aurrez, Senatuak neurri horien alde egin zuen ekainean. Dena den, litekeena da Trump presidenteak betorako eskubidea baliatzea eta indarrean ez sartzea.
Nancy Pelosi AEBko Ordezkarien Ganberako presidentea, artxiboko irudi batean
Nancy Pelosi AEBko Ordezkarien Ganberako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AEBk ezingo diete Kongresuaren oniritzirik gabe armarik saldu Saudi Arabiari, Arabiar Emirerri Batuei, Espainiari, Jordaniari, Erresuma Batuari, Italiari eta Ipar Irlandari, atzo Ordezkarien Ganberak onartutako hiru ebazpenen ondorioz. Senatuak ere neurri horien alde bozkatu zuen ekainean. Dena den, Donald Trump presidentearen onespena behar dute horiek indarrean sartzeko, eta litekeena da betorako eskubidea baliatzea.

Kongresuak hiru ebazpen onartu zituen. Horietako bietan, 238 ordezkarik alde bozkatu zuten eta 190k, ostera, aurka. Hirugarrengo kasuan, aldeko 237 boto eta kontrako 190 boto izan ziren. Demokrata guztiek alde bozkatu zuten, baita zenbait errepublikanok eta legegile independente batek ere.

Ordezkarien Ganberaren eta Senatuaren babesa izanagatik ere, Trumpen onespena behar da ebazpenak indarrean sartzeko. Hala ere, Donald Trumpek betoa jartzea espero da.

Kongresuak atzera bota du 'impeachment' prozesua abiatzea Trumpen kontra

Atzoko saioan, beste bozketa bat ere izan zen AEBko Ordezkarien Ganberan. Bertan, Kongresuak atzera bota zuen Donald Trump presidentea kargutik kentzeko "impeachment" prozesua abiatzea. Demokratek Kongresuaren kontrola hartu zutenetik Trump kargutik kentzeko egiten duten lehen bozketa da.

Hala ere, ezezkoa nagusitu zen (95 alde eta 332 kontra). Alderdi Demokrataren baitan eztabaida sortu da, eta demokraten % 40 "impeachment" prozesua hastearen aurka agertu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X