Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ez dago 'brexit'ari argazkia ateratzeko modurik

Guzti hau nahaste handia iruditzen bazaizue, ez larritu, oraindik are gehiago korapilatu liteke eta….. Itxaron “Brexita a ze zalaparta!!!” telesailaren hurrengo pasarteei.

Brexita hain azkar doa, argazkia ateratzen saiatzen zarela azaltzeko, baina ezinezkoa dela jada mugitu delako. Une honetan egoera hau da (arratsaldean agian beste bat izango da baino): Boris Johnsonek Parlamentuan eserleku bakar batengatik zuen gehiengoa galdu du, diputatu kontserbadore bat oposiziora pasatu baita. Komunen Ganberak gaur eztabaidatuko du Gobernuari urriaren 31-an akordiorik gabe Europar Batasunetik aldegitea galarazi eta epearen luzapena eskatzera behartzen duen legea.

Lege hori eztabaidatzeko ekimena atzo onartu zen 27 botoen aldearekin, horrek esan nahi du 14 diputatu kontserbadorek oposizioarekin batera bozkatu zutela. Legea, onartzen bada, Isabel Bigarrena erreginak sinatu behar du, baina Johnsonek berak eraman behar dio sina dezan. Johnsonek Parlamentuan zuen gehiengoa galdu ostean, hauteskundeak deitu beharko lituzke, baina horretarako Ganberaren bi herenen babesa behar du, hau da, laboristek hauteskunde deialdi hori onartu behar dute.

Jeremy Corbyn buruzagi laborista ez da Johnsonetaz fio eta eskatzen dio, hauteskundeak deitu aurretik eraman diezaiola erreginari lege berria. Guzti hau nahaste handia iruditzen bazaizue, ez larritu, oraindik are gehiago korapilatu liteke eta, itxaron “Brexita, a ze zalaparta!” telesailaren hurrengo pasarteei.

Zure interesekoa izan daiteke

venezuela-asanblea-amnistia-efe.jpg
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Preso politikoentzako amnistia legea onartzeko lehen pausoa eman du Venezuelako Parlamentuak

Delcy Rodriguez presidente arduradunak bultzatutako eta ostegunean lehen bozketan onartutako proiektuak 1999tik preso politikoak hartzen ditu barne -chavismoa boterera iritsi zenetik honakoak-, eta giza eskubideen urraketa larriengatik auzipetuak edo zigortuak daudenak kanpo uzten ditu. Orain kontsulta prozesua zabalduko da eta, ondoren, bigarren eztabaida batean onartu beharko da.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arma nuklearren START III tratatua iraungi den egunean, eustearen aldeko jarrera agertu dute Errusiak eta AEBk

START III itunak arma nuklear estrategikoen kopurua mugatzen zuen, gehienez 1.550 buru nuklearretara eta 700 sistema balistikotara, bi potentzietako bakoitzerako, izan lurrean, itsasoan edo airean. Start III 2010eko apirilaren 8an sinatu zuten, Pragan, Dmitri Medvedev Errusiako eta Barack Obama AEBetako orduko presidenteek, eta 2021eko otsailean berritu zuten beste bost urterako eta gaur iraungi da.

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X