Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alderdi Laborista bi karta sortarekin jokatzen ari da

Alderdi Laboristaren boto-emaile, militante eta diputatu gehienek nahiago dute Europar Batasunean geratu. Aitzitik, boto-emaile kopuru batek 'brexit'aren alde egin zuen duela 3 urteko erreferendumean.

Erresuma Batuko Alderdi Laboristaren urteroko konferentzian agerian geratu da barne zatiketa gordina brexita dela eta. Egoera oso nahasia da beretzat.

Alderdi Laboristaren boto-emaile gehienek, militante eta diputatu gehienek nahiago dute Europar Batasunean geratu. Baina aintzat hartzeko moduko boto-emaile kopuru batek brexitaren alde egin zuen duela hiru urteko erreferendumean. Industria nagusi den Ingalaterra iparraldeko eremutan gertatu da hori, brexitaren alde eta aurkakoak erdi eta erdi dira.

Jeremy Corbin laboristen burua, gainera, funtsean brexitzalea da, argi esaten ausartzen ez bada ere.

Egoera honetan Alderdi Laboristak arriskurik hartu gabe probetxua atera nahi du. Bigarren erreferendumaren aldeko mozioa onartu zuen atzo, baina botoa brexitaren alde edo aurka eskatuko duen argitu gabe. Beste mozio batek, oraintxe bertan brexitaren aurka lerratzea proposatzen zuen, baina ez zuten onartu. Alderdi Laboristak anbiguetatean segitzen du kokatuta, baina brexitaren auzian ez dago bitara aritzerik: Baiezkoa da ala ezezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X