HAUTESKUNDEAK ARGENTINA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alberto Fernandez 'peronista' da Argentinako hauteskundeak irabazteko faboritoa

Fernandez de Kirchner Etxe Arrosara itzuli daiteke, presidenteorde bezala oraingoan.
18:00 - 20:00
33 milioi argentinar deitu dituzte hauteskunde presidentzialetan botoa ematera

Argentina krisi ekonomiko larri batean murgilduta dago, eta bertako herritarrek gaur erabakiko dute Mauricio Macriren Gobernuari  jarraipena ematea nahi duten edo Alberto Fernandezen 'peronismora' itzuliko diren.

33,8 milioi pertsona inguru deitu dituzte hautestontzietara. Oposizioko hautagaia nagusitzen da boto-asmoari buruzko inkesta guztietan, oraingo agintariak baino 20 puntu gehiago lortuz.

Abuztuan ospatutako hauteskunde Ireki, Aldibereko eta Derrigorrezkoetan (PASO) Fernandez, Nestor Kirchnerren Kabineteko buruzagi ohia, 16 puntu aurreratu zitzaion Macriri.

Hauteskundeen garaileak botoen % 45 baino gehiago jasotzen baditu, edo sufragioen % 40, aurkaria baino 10 puntu gehiago lortuz, 'balotajea' deritzona (Argentinako hauteskunde sistema berezi bat) saihestuko duela ezartzen du herrialde horretako legediak.

Aliatuak, berriz

Hautagai 'peronista' moderatutzat hartzen dute bere alderdian,  baina argentinar askok Cristina Fernandez de Kirchner agintari ohian jarri dute fokua, herritar gehienak harritu baitzituen ez zela berriz aurkeztuko iragarri zuenean.

Erabakia deigarria izan zen, oraingo hautagaiak alde egin baitzuen agintari ohiaren Kabinetetik 2008an, esportazioen prezio-igoerak eragindako krisi orokorragatik.

Oposizioko hautagaiak herrialdearen kanpo-zorra negoziatzea proposatu du, kredituen muga-egunak zuzenduz.

Horrez gain, gizarte-gastua zabaldu, soldatak igo, interes-tasak murriztu eta herrialdea superabit batera bideratu nahi du.

Igoeraren bila

Mauricio Macri presidentearen ospea kolokan dago 2018ko apiriletik, herrialdea pairatzen ari den zailtasun ekonomikoen ondorioz.

BPGa % 3 jaitsiko da gutxienez eta langabeziak % 10a gainditzen du. Boterera iristean bere merkatuaren aldeko erreformek Argentinako ekonomia suspertuko zutela eta finantzen egitura arazoekin bukatuko zuela agindu zuen Macrik.

Bere premisa nagusietako bat inflazioarekin bukatzea zen. Hala ere, inflazioa % 25etik % 50era igo da 2015etik. Baliabide faltan zeudenen egoera hobetzea ere agindu zuen, baina pobrezia ere % 29,2tik % 35era igo da epe berean.

Hala ere, hautesleen % 30aren babesa izaten jarraitzen du. Agintaria babesten dutenek bere Gobernuak ustelkeria murriztea lortu duela ere uste dute, aurreko agintaldiarekin alderatuz.

Inkestei buelta emateko asmoa du Macrik, baina bigarren itzulian ere zailtasunak izango ditu Fernandezi irabazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X