Atentatua Londresen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Boris Johnsonek terrorismo delituen arduradunentzako zigor gogorragoak babestu ditu

Boris Johnsonek, Erresuma Batuko lehen ministroak, terroristentzako espetxe-zigor gogorragoak babestu ditu, ostiralean Londreseko zubian izandako atentatuari erantzunez.
Erresuma Batuko lehen ministroa, Boris Johnson, eta Jeremy Corbin laborista. Argazkia: EiTB.

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak kartzela-zigor gogorragoak agindu ditu bortxatzaile eta terroristentzat, ostiralean, abenduaren 29an, Londresko zubian izandako atentatuari erantzutez; izan ere, terrorismoagatik zigorra bete zuen pertsona batek bi hildako eta bost zauritu eragin zituen.

"Indarkeriazko delitu larrien arduradunentzat eta terroristentzat zigor gogorragoak ezartzeko garaia da", adierazi du Johnsonek BBCren programa batean. "Gizon hori kalean egotea erabat gaitzesten dut. Erabat nazkagarria dela uste dut, eta neurriak hartuko ditugu ", azpimarratu du.

Gainera, Johnsonek argudiatu du "bistakoa dela" gehiago inbertitu behar dela justizia penalaren sistemaren finantzazioan. "Orain egiten ari garena nazio bakarreko administrazio kontserbadore berri honekin; beste ikuspegi bat da, zerbitzu publikoen auziari aurre egiteko bidea", adierazi du.

Johnsonek, abenduaren 12ko hauteskunde kanpainan murgilduta, Alderdi Laboristako aurkari Jeremy Corbyn delituekin "biguna" den buruzagi gisa identifikatu nahi du, eta zigorraren gehiengoa bete duten presoentzat baldintzapeko askatasuna izatea ahalbidetzen duen legea egozten die laboristei.

Corbynek, giza eskubideen aldeko ekintzaile beterano batek, terrorismoagatik epaitutakoek ez dituztela zigorrak "zertan" osorik bete behar defendatzen du. Era horretara, delituaren izaera kontuan hartu behar izana eta espetxe onurak defendatzen ditu. "Epaiaren araberakoa da, baina, funtsean, espetxean egin dutenaren araberakoa", adierazi du Corbynek Sky Newsen.

Bi buruzagiak bat datoz poliziek susmagarria tirokatzea beste aukerarik ez zutela adieraztean. Oinezkoek susmagarria jada harrapatu zuten arren, agenteek tiroz hil zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X