Iowako 'caucus'aren emaitzak eman ezinik abiatu ditu primarioak Alderdi Demokratak
Alderdi Demokratak gorabeherekin abiatu ditu Iowa estatuko (Ameriketako Estatu Batuak, AEB) 'caucus' edo barne-hauteskundeak. Zenbaketan "arazoak" antzeman dituztela-eta, oraingoz emaitzen berri ez ematea erabaki dute; are, ez dute zehaztu noiz jakinaraziko dituzten. AEBko presidentegaia aukeratzeko bidean egiten diren hauteskunde bereziak dira 'caucus'ak.
"Argi dago zerbait txarto atera dela", adierazi diote funtzionario demokratek CNN telebista kateari. Hasiera batean, botoa emateko aplikazioak kale egin zuela adierazi diote hedabide horri.
Mandy McClure Iowako Alderdi Demokrataren Komunikazio zuzendariak, ordea, erabat ukatu du aplikazioa erori izana, eta zehaztu du txosten batzuetan "gorabeherak" egon direla, "besterik ez".
"Botoak zenbatzeko erabili ohi dugun sistema teknologikoaz gain, emaitzen argazkiak eta paperak begiratzen ari gara denak bat egiten ote duen egiaztatzeko eta datu fidagarriak emateko", nabarmendu du McClurek.
Berez, Iowan 22:00etarako espero ziren emaitzak (05:00etan, Euskal Herrian).
Hautagai demokrata nagusiek hitzaldiak egin dituzte euren jarraitzaileen aurrean, emaitzen zain egon barik. Are, horietako batzuek, Bidenek tartean, aurreikusitako planari eutsi diote eta New Hampshirera jo dute (gaur zortzi han dira 'caucus'ak).
Trump gailendu da Iowan
Brad Parscale Donald Trump presidente errepublikanoaren kanpaina arduradunak iradoki du Alderdi Demokrata emaitzetan "iruzurra egiten" ari dela, eta barregarri utzi nahi izan ditu: "Hauek al dira gure osasun sistema kudeatu behar dituztenak?, galdetu du.
Alderdi Errepublikanoan ez da ezusterik izan eta Trumpek irabazi ditu barne-hauteskundeak, botoen % 97rekin. Izan ere, aurre egin diezaiokeen hautagairik ez dago errepublikanoen artean. Bill Weld Massachsettseko gobernadore ohiak eta Joe Walsh Illinoiseko kongresista izandakoak beste hautagaiek baino emaitza hobeak lortu dituzte, dena den.
"Hondamendiari" iseka egin dio Trumpek
Bestalde, Donald Trump AEBko presidentearen iritziz, Alderdi Demokratak Iowan egindako barne-hauteskundeak "aurrekaririk gabeko hondamendia" izan dira, emaitzen berri emateko unea atzeratu behar izan baitute zenbaketan arazoak atzeman ostean.
"Ez dabil ezer, herrialdea haiek gobernatzen dutenean bezala", esan du Trumpek atzo egindako bozketen inguruan. Testuinguru horretan, Iowan "garaipen zabala" aldarrikatu dezakeen pertsona bakarra bera dela ziurtatu du. Alderdi Errepublikanoaren jarraitzaileen artean, bere hautagaitzak babes handia izan zuen (% 97).
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek partekatzen duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, egoera are gehiago zailduko dutenak eta mundu guztiari eragin diezaioketenak.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.