AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Buttigieg eta Sanders gailendu dira Iowako 'caucus'aren kaosean

Iowako 'cacus'aren boto zenbaketan arazoak izan dira eta emaitzak ia 21 ordu beranduago eman ditu Alderdi Demokratak.
Pete Buttigieg, bere jarraitzaileekin argazkia ateratzen.
Pete Buttigieg, bere jarraitzaileekin argazkia ateratzen. Argazkia: EFE

Alderdi Demokratak Iowan abiatu ditu primarioak, eta lehendabiziko bozketan Pete Buttiegieg Indianako South Bend hiriko alkate ohia eta Bernie Sanders senataria jarri dira buruan, tarte txikiarekin bada ere.  

Botoen % 62 zenbatuta, Buttigiegek botoen % 26,9 eskuratu ditu; Sandersek, % 25,1; Elizabeth Warren senatariak, % 18,3; eta Joe Biden presidenteorde ohiak, % 15,6.

Primarioak polemikarekin hazi dira; izan ere, boto-zenbaketan akatsak izan dira, eta astearte goizean espero ziren emaitzak astearte gauean eman dituzte.

Troy Price Iowako Alderdi Demokrataren presidenteak barkamena eskatu du, eta emandako datuak zuzenak direla ziurtatu du CNN telebista-katean egindako adierazpenetan.

"Iowako 'caucus'ean izandako gertakariak onartezinak dira Alderdi Demokratarentzat. Hori dela eta, barkamena eskatzen dut", adierazi du.

Batzarrak hasi aurretik, tokian tokiko arduradunek ohartarazi dute parte-hartzaile askok arazoak zeuzkatela emaitzak mugikorreko aplikazioan ikusteko.

Alderdi Demokratak esan du akatsa sistemaren kodifikazioan zegoela, baina konpondu dutela.

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X