Buttigiegek Iowako 'caucus'a irabazi du, Sandersek baino boto gutxiago jasota
Indiana Estatuko South Bend hiriko alkate ohi Pete Buttigieg Bernie Sanders senatari ezkertiarrari gailendu zaio Ameriketako Estatu Batuetako Iowa Estatuko Alderdi Demokrataren 'caucus'ean (hauteskunde primarioetan). Hain zuzen ere, Buttigiegek ordezkarien % 26,2 lortu ditu, eta Sandersek % 26,1. Botoei dagokienez, aldiz, Sanders gailendu da, % 26,6 eskuratuta; Buttigiegek botoen % 25 erdietsi ditu. Alderdiak ostegun honetan eman du emaitzen berri, hiru eguneko zenbaketa kaotiko eta eztabaidatua amaituta.
Pete Buttigiegek estatu-mailako 564 ordezkari lortu ditu, eta Bernie Sandersek 562. Botoetan, Sandersek 45.826 izan ditu, eta Buttigiegek 43.195.
Bien arteko aldea hain txikia denez, estatubatuar komunikabideek ez dute bat ere jotzen irabazletzat. Hirugarren postuan Elizabeth Warren dago, 387 ordezkarirekin (% 18); Joe Biden presidenteorde ohiak 341 ordezkari ditu (% 15,8), eta Amy Klobuchar senatariak, aldiz, 264 (% 12,3). Warrenek 34.771 boto eskuratu ditu, Bidenek 23.691 eta Klobucharrek 21.181.
Emaitza horiekin, Iowako Alderdi Demokratak, orain, uztailean alderdiak Wisconsinen egingo duen Batzar Nazionalerako 41 ordezkariak banatu beharko ditu. Azaroko hauteskundeetan Donald Trump errepublikanoari aurre egingo dion hautagaia hautatu beharko du Batzar horretan Alderdi Demokratak.
Zenbaketa "kaotikoa"
Iowako Alderdi Demokratak, hala, amaitutzat jo du zenbaketa. Kaotikoa izan da hori, eta zalantza handiak izan dira prozesu osoan. Azken hiru egunetan, zenbaketa hasi zenetik, Buttigiegek eta Sandersek irabazletzat eman dute euren burua; Buttigiegek hauteskunde-gauean bertan esan zuen irabazlea zela, botoen % 0 zenbatuta, eta Sandersek, aldiz, ostegun honetan esan du gauza bera.
Tom Perez Batzorde Nazional Demokratako presidenteak, ostegunean, akta guztiak berrikustea agindu zuen; The New York Times egunkariaren arabera, zenbaketan, nahiz eta asko luzatu den, dozenaka akats daude: "Aski da. Emaitzetan konfiantza publikoa bermatzeko ordezkariak hautatzeko plana ezarrita izandako arazoak ikusita, eskatzen diot Iowako Alderdi Demokratari segituan hasteko zenbaketarekin", eskatu du Perezek.
Hautagai demokratak, orain, New Hampshire Estatuan daude; izan ere, asteartean egingo dituzte bertako primarioak. Iowako desengainuaren ostean, are garrantzitsuagoak dira primario horiek.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek partekatzen duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, egoera are gehiago zailduko dutenak eta mundu guztiari eragin diezaioketenak.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.