Errusiak eta Turkiak su-eten bat adostu dute Idliben gauerditik aurrera
Errusiako Vladimir Putin eta Turkiako Recep Tayyip Erdogan presidenteek su-eten bat adostu dute Siriako Idlib probintzian. Akordioa gauerdian jarriko da indarrean.
Moskun sei ordu inguruko bilera bat izan ondoren iragarri dute erabakia. Bi agintariek borroken areagotzeari heldu diote, baita horrek eragindako Turkiaren eta Siriaren arteko konfrontazio zuzenei ere.
Bi presidenteek sinatutako akordioak "ekintza militarren bukaera" Idibleko "zona seguruan" gauerditik aurrera eta M4 autobiako iparraldean eta hegoaldean Alepo eta Latakia batzen dituen sei kilometroko "segurtasun korridore" baten sorkuntza jasotzen ditu.
Era berean, bi herrialdeek patruila bateratuak egingo dituztela ere jasotzen du akordioak martxoaren 15etik aurrera Saraqeb hiriko ekialdean eta mendebaldean. Hiria estrategikotzat jotzen da eta une honetan gobernuko indarren menpe dago.
Gainera, Errusiak eta Turkiak "Siriaren subiranotasuna eta segurtasuna" mantentzearen eta "Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak aintzatetsitako talde terroristen" aurkako borroka mantentzearen beharra baztertu dute.
Horri dagokionez, "borroka ezin da bide militarretik konpondu" adierazi dute, eta NBEren bitartekaritza babestu dute nazioarteko erakundearen 2254 ebazpenean oinarritutako akordio politiko bat lortzeko.
Azkenik, "Idlibeko krisi humanitarioaren okerragotzea saihesteko" beharra nabarmendu dute, baita behar dutenei laguntza ematekoa eta errefuxiatuei haien etxeetara itzultzen laguntzekoa ere.
Turkiak eta Errusiak, bando desberdinei laguntzen dietenak, Idliben militarrik gabeko zona bat sortzeko akordio batera iritsi ziren Sochin 2018an, matxinoek eta jihadistek kontrolatutako armadak probintzia erasotzea saihesteko.
Halaber, Turkia, Errusia eta Iran dira Astanako bake prozesuaren bermatzaileak. 2017ko urtarrilean jaurti zuten Kazajistanen Siriako gerrari amaiera emateko. Prozesua paraleloan doa Nazio Batuek Ginebran bultzatutako prozesuarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean
Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori.
Trumpek bost egun atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak.
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago. Ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpen mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.