Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

COVID-19a gainditu zutenen odola erabiliko dute AEBn, eriak tratatzeko

Atzean dagoen ideia da pertsona bat gaixotzen denean gorputzak antigorputzak sortzen dituela infekzioari aurka egiteko.
Jendea, Queenseko (New York) ospitale batean sartzeko zain
AEBn 44.000 pertsona kutsatu dira, eta 544 hil, zifra ofizialen arabera. Argazkia:Efe.

AEBko Gobernuak baimena eman die herrialde osoko medikuei koronabirusa gainditu duten pertsonen odoleko plasma erabiltzeko, osasun egoera kritikoan dauden eriak artatzeko, aditu askoren ustez hori baita irtenbiderik onena sendabide baten zain gauden bitartean.

Tratamendu berria asteartean onartu du AEBko Elikagai eta Medikamentuen Administrazioak (FDA, ingelesez), botikak, txertoak eta osasun publikoarekin lotutako beste produktu berriak baimentzen dituen gobernu agentziak.

Ezohikoa da agentziaren erabakia, hainbat hilabete behar izaten baititu tratamendu berriak baimentzeko eta metodo berria segurua eta eraginkorra dela baieztatutakoan soilik egiten baitu.

Oraingoan, FDAk webgunean aitortu du ez dutela erakutsi plasma "eraginkorra" dela aztergai diren gaixotasunen kasuan, nahiz eta "bidea baduen".

COVID-19arekin baino lehenago, teknika hori 1918ko gripe pandemiaren aurka borrokatzeko erabili zen ("espainiar gripea" izenaz ere ezagutu zen), txertoen erabilera zabalduta ez zegoenean, eta duela gutxi ebolaren birusaren aurka erabili da, baita SARS Txinan 2002ko azarotik 2003ko uztailera 774 hildako utzi zituen arnasbideko sindrome larriaren aurka ere.

SARSen kasuan, plasmak erien sintomak arindu eta ospitaleratzeak laburtu zituen, gerora egindako ikerlanek erakutsi dutenez.

Tratamenduaren atzean dagoen ideia da pertsona bat gaixotzen denean gorputzak antigorputzak sortzen dituela infekzioari aurre egiteko. Horrela, pertsona hori osatutakoan, antigorputzak odoletan igerian gelditzen dira, batik bat plasman, odolaren osagai likidoan  

Hartara, tratamendua plasmatan igerian gelditzen diren antigorputz horiek jasotzean datza, eri bati sartzeko eta birusaren aurka egiten laguntzeko.

AEBn 44.000 pertsona kutsatu dira koronabirusarekin, eta 544 hil dira, datu ofizialen arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arma nuklearren START III tratatua iraungi den egunean, eustearen aldeko jarrera agertu dute Errusiak eta AEBk

START III itunak arma nuklear estrategikoen kopurua mugatzen zuen, gehienez 1.550 buru nuklearretara eta 700 sistema balistikotara, bi potentzietako bakoitzerako, izan lurrean, itsasoan edo airean. Start III 2010eko apirilaren 8an sinatu zuten, Pragan, Dmitri Medvedev Errusiako eta Barack Obama AEBetako orduko presidenteek, eta 2021eko otsailean berritu zuten beste bost urterako eta gaur iraungi da.

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X