KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

New Yorkeko estatuak 10.000 hildako baino gehiago izan ditu COVID-19aren ondorioz

Azken 24 orduetan, 671 pertsona hil dira, eta gaixotasunak 195.000 baino gehiagori eragin die dagoeneko.
New York (AEB)
New York (AEB). Irudia: EFE

Guztira 10.056 pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz New Yorken, gaixotasunaren epizentroa mundu mailan, Andrew Cuomo New Yorkeko gobernadoreak astelehen honetan iragarri duenez.

Bere eguneroko hitzaldian, Cuomok 2001eko irailaren 11n dorre bikien aurka egindako atentatu terroristek eragindako 2.753 hildakoekin alderatu du kopuru hori, eta azken 24 orduetan hildakoak (671) aurreko egunetan hildakoak baino gutxiago (750 biktima inguru) izan direla ziurtatu du.

Era berean, heriotza horiek gorabehera, kurba lautu egin da, Cuomoren hitzetan, gaixotasunaren hedapena kontrolatu ahal izan delako, eta dagoeneko 195.000 pertsonari baino gehiagori eragin diela erantsi du.

Ildo horretan, azken orduetan 1.958 pertsona ospitaleratu dituztela esan du, martxoaren 29tik izandako kopururik txikiena, eta zainketa intentsiboetako unitatean onartutako gaixoak 83 izan direla, eguneko 100 ospitaleratzeetatik behera, azken hiru egunetan gertatu den bezala.

Koronabirusa hedatu aurreko jarduera sozial eta ekonomikoa berreskuratzeari buruz, eguneroko bizitzara itzuli ahala pandemiaren hedapenaren kontrola ez galtzeko, "oreka delikatua" izan beharko dela nabarmendu du Cuomok.

Hala, ekonomian eta osasun publikoan adituek diseinatutako "berrirekitze plana" prestatzen ari direla azaldu du, ez politikariek diseinatutakoa.

Plan horretan, azpimarratu duenez, ez da inolaz ere begi bistatik galduko kutsatuen kopurua. Horretarako, giltzarri gisa birusa detektatzeko proba gehiago egiteko gaitasuna handitzea nabarmendu du.

Agerraldian, beste estatu batzuetako gobernadoreekin (Connecticut, Rhode Island, New Jersey, Delaware eta Pennsylvaniakoekin, besteak beste) plan bateratu bat bilatzen ari dela adierazi du, elkarrekin lan egiteko, jarduerari modu koordinatuan berrekiteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X