Kartzela-zigorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost urteko kartzela-zigorra François Fillon lehen ministro frantziar ohiarentzat

Filloni Asanblea Nazionaleko diputatu zen garaian 'itxurazko lanpostuak' sortzea leporatzen zaio.
François Fillon, Frantziako lehen ministro ohia. Irudia: EFE.
François Fillon, Frantziako lehen ministro ohia. Irudia: EFE.

François Fillon Frantziako lehen ministro ohiari bost urteko kartzela-zigorra eta 10 urteko inhabilitazioa ezarri diote ‘itxurazko lanpostuak’ sortzeagatik. Bere emaztea, Pénélope izango litzateke lanpostu faltsu horien onuraduna, eta berari ere hiru urteko kartzela-zigorra ezarri diete.

Eskandalua 2017an atera zen argitara, Fillon Eliseorako hautagaia zela. ‘Canard Enchainé’ aldizkariak argitaratu zuenez, oraindik ere Asanblea Nazionaleko hautagaia zela, alderdi kontserbatzailearen buruak bere emaztea kontratatu zuen laguntzaile modura. Aldizkariak argitaratutakoaren arabera, milaka euro irabazi zituzten hala.

Orain Parisko auzitegiak bikotea leporatutako delituengatik errudun dela agertu du. Egotzitako delituen artean, diru publikoa desbideratzeagatik lehen ministro ohiari bost urteko kartzela-zigorra ezarri dio, nahiz eta horietatik bi besterik ez dituen igaroko preso. Horrez gain, 375.000 euroko isuna ordaindu beharko du eta ezingo du kargu publikoetarako hautagai aurkeztu datozen hamar urteetan.

Bere aldetik, Pénélope Fillon emazteari ere diru kopuru berdineko isuna ezarri zaio, eta hiru urteko kartzela-zigorra ezarri bazaio ere, ez du kartzelara joan beharko zigorraren aplikazioa suspenditu egin delako. Gainera, bikoteak beste  iruzurrezko kontratu batzuengatik 401.000 euro gehiago ordaindu beharko ditu.

Marc Joulaud diputatu ohiak Fillon ordezkatu zuen Asanblea Nazionalean, eta iruzurrezko hitzarmenal luzatu zituenez, errudun izendatu dute bera ere. Bere kasuan, hiru urteko kartzela-zigorra ezarri zaio, 20.000 euroko isuna eta bost urteko inhabilitazioa. Hortaz aparte, Joulaudek beste 679.000 euro ordaindu beharko ditu Pénélope Fillonekin batera.

Tribunalak ministro ohiari beranduago “mekanismo berdina” erabilita bere bi seme kontratatu izana ere leporatzen dio.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X