Bielorrusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lukashenkok gogor erantzun dio oposizioari, eta protestak areagotu dira kalean

Lukashenkok hauteskundeak errepikatzeko aukera baztertu du Minsk hirian egindako agerraldi jendetsuan. Bitartean, 200.000 pertsonak baino gehiagok "askatasunaren martxan" parte hartu dute.
Alexandr Lukashenko Bielorrusiako presidentea.
Alexandr Lukashenko Bielorrusiako presidentea. Argazkia: EFE

Alexandr Lukashenko Bielorrusiako presidenteak agerraldi jendetsua egin du Minsk hirian, eta gogor erantzun die bere aurkariei. Oposizioak, berriz, agintariaren aurkako presioa areagotu du, manifestazio eta martxa jendetsuak eginez hiriburuan eta herrialdeko beste hiri askotan.

Zortzigarren protesta egunean, Lukashenko bere hautesleengana zuzendu da, orain arteko jokabidea aldatuz. Izan ere, Bielorrusiako presidentea oposizioari erantzutera mugatu da azken egunetan, gobernuko goi-kargudunekin egindako bileren ostean.

"Jainkoaren aurrean bezala nago hemen. Hauteskundeak egin ziren, eta ezin da % 80ko iruzurra egin", esan du agintariak, joan den abuztuaren 9an egindako hauteskundeetan emaitzak faltsutu izanaren salaketak gezurtatuz.

Minskeko Independentzia plazan egindako mitinean 70.000 pertsona inguru bildu dira, eta bertaratu diren herritar asko autobusez iritsi dira, beste hiri batzuetatik.

"Herrialde eder bat eraiki dugu, bere zailtasun eta akatsekin. Nori eman nahi diozue agintea? Norbaitek herrialdea entregatu nahi badu, ez dut onartuko", esan du Lukashenkok, eta presidentetzarako hauteskundeak berriro egitea baztertu du.

Bielorrusiako presidenteak 26 urte daramatza jada agintean, eta, abuztuaren 9ko hauteskundeen bezperan, haren burua Bielorrusiako estatuburu gisa besterik ez zuela ikusten azpimarratu zuen. Testuinguru horretan, presidentetzarako hauteskundeak errepikatzeak "estatu eta nazio gisa Bielorrusiaren amaiera" ekarriko lukeela azpimarratu du.

"Tankeak eta hegazkinak gure mugetatik 15 minutura daude. NATOko tropek ate ondoan dituzte tankeak. Lituaniak, Letoniak, Poloniak eta, tamalez, gure Ukraina maiteak ere, hauteskundeak errepikatzeko eskatzen digute. Alabaina, haien eskara aintzat hartzen badugu, maldan behera joango gara", ziurtatu du Lukashenkok.

Lukashenkok Vladimir Putin Errusiako presidentearen babesa jaso du, eta bi agintariek bi elkarrizketa izan dituzte egun bakarrean telefono bidez.

Bitartean, 200.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute Minsk hiriko erdigunean amaitu den "askatasunaren martxan". Zortzigarren protesta egunean, opositoreek hiru eskaera hauek egin dituzte: atxilotu eta preso politiko guztiak berehala askatzea, Lukashenkok dimisioa aurkeztea eta Poliziaren errepresioaren eta torturen erantzuleak zigortzea.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X