Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Italiak osasun-ziurtagiria eskatuko die irakasle eta unibertsitarioei irailetik aurrera

Gainera, abuztuaren 6tik aurrera, txertoaren dosi bat gutxienez jaso dutela erakusten duen ziurtagiria derrigorrezkoa izango da taberna eta jatetxeen barnealdean kontsumitzeko edo zinema, gimnasio edo ekitaldi handietan sartzeko.
Protestak Italian osasun-ziurtagiriaren aurka.
Protestak Italian osasun-ziurtagiriaren aurka. Argazkia: EFE.

Italian, Hezkuntzaren maila guztietako irakasleek eta unibertsitateko ikasleek covid-19aren osasun ziurtagiria izan beharko dute datorren irailetik aurrera, Gobernuak ostegun honetako Ministroen Kontseiluan aho batez onartu duenez.

"Gobernuaren hautua ziurtagiriaren alde egitea da, itxialdiak saihesteko eta askatasuna babesteko", azaldu du Roberto Speranza Osasun ministroak, lege dekretua onartu ostean.

Ziurtagiria aurkezten ez duten Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleek soldata jasotzeari utziko diote bosgarren egunetik aurrera, Patrizio Bianchi Hezkuntza ministroak prentsaurrekoan iragarri duenez.

Unibertsitateen kasuan, zigorra errektoreen esku egongo da, hezkuntza zentro horiek autonomia estatutua dutelako.

Garraioen kasuan, ziurtagiria nahitaezkoa izango da garraio publiko batzuetan, baina ez guztietan. Hipotesi horrek hautsak harrotu zituen italiarren artean.

70 milioi dosi baino gehiagorekin, Italian 33,6 milioi pertsonak txertoaren pauta osoa jaso dute, hau da, 12 urtetik gorako biztanleen % 62,23k, Gobernuak emandako datuen arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X