Plymouth
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei pertsona hil dira Ingalaterrako hego-mendebaldean izandako tiroketa batean

Oraindik ez dute argitu zer gertatu den, ezta erasotzaileak suzko arma bat zergatik zuen ere. Hildakoetako bat tiroen egilea izan da.
Polizia gertakaria ikertzen ari da. Reutersen bideo batetik ateratako irudia.
Polizia gertakaria ikertzen ari da. Reutersen bideo batetik ateratako irudia.

Sei pertsona hil dira bart Plymouthen, Ingalaterrako hego-mendebaldean, izandako tiroketa batean. Devon eta Kornuallesko Poliziak baztertu egin du gertakariak ekintza terroristekin zerikusia duenik.

Hiru emakume, bi gizon eta ustezko erasotzailea hil dira, Plymoutheko Keyham auzoan.

Oraindik ez dute argitu zer gertatu den, ezta erasotzaileak suzko arma bat zergatik zuen ere.

Hala ere, lekukoek tiroak entzun dituztela esan dute, eta, batzuen arabera, gizon bat "ausaz" tiro egiten ikusi dute, "eskopeta batekin".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X