Muqtada al Sadrren alderdiak garaipena aldarrikatu du Irakeko hauteskundeetan
Muqtada al Sadr kleriko popularraren alderdiak irabazi ditu igande honetako Irakeko hauteskundeak, atariko emaitzen arabera; izan ere, Parlamentua osatzen duten 329 eserlekuetatik 73 lortu ditu eta, beraz, "bloke handiena" da.
Al Sadr klerikoak hitzaldia eman du astelehen honetan, eta parlamentuko "blokerik handiena" direla berretsi du. Hori dela eta, ospatzeko gonbita egin die jarraitzaileei. Bere hitzaldian, Sadr blokeko burua nazioarteko komunitateari ere zuzendu zaio, "Irakeko gaietan edo Gobernu berri baten eraketan ez sartzeko" ohartarazteko.
Bestalde, Estatuak armak konfiskatzeko eskatu du, "baita erresistentzia eskatzen dutenenak ere", Rudaw telebista kate kurduak jaso duenez.
Sadam Husseinen erregimenak 2003an behera egin zuenetik izandako partaidetza baxuena izan dute igande honetako hauteskundeek, % 41 inguru.
Elizgizonaren jarraitzaileek Bagdadeko Tahrir plaza bete dute eta Muqtada al Sadrren aldeko aldarrikapenak egin eta su artifizialak bota dituzte.
2019ko urrian milaka irakiar kalera irten ziren zerbitzu gehiago eta erabat sustraitua dagoen ustelkeria amaitzea eskatzeko, eta protesta horien harira deitu zituzten hauteskundeak.
Mikel Ayestaran EITB Mediak Ekialde Hurbilean duen korrespontsala Bagdaden dago hauteskundeen nondik norakoak zuzenean jarraitzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
The New York Timesen arabera, AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzeko itsasartea berriz irekitzea omen daude planean. Bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudenik ukatu du eta Israelen eta AEBko baseen aurkako baseak erasotzen jarraitu du.
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioak egiten espezialdua den eliteko unitate militarra— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Israelek adierazi du "segurtasun eremu bat" ezarri eta kontrolatuko duela Libano hegoaldetik Litani ibairaino
Israelgo Defentsa ministroak adierazi duenez, Israel iparraldean bizi direnen segurtasuna bermatzen den arte ez dira itzuliko Libano hegoaldetik iparraldera ebakuatu dituzten ehunka mila herritarrak.
Bruselak Hungariari eskatu dio argitu dezan Errusiari egin omen dizkion filtrazioen auzia
Hungariak ukatu egin du Errusiari Europar Batasuneko barne gaiei buruzko informazioa ematen ari zaiola, eta "albiste faltsutzat" eta "gezurtzat" jo ditu horren inguruan hedabideetan agertu diren informazioak.
EBk eta Australiak merkataritza libreko akordioa sinatu dute, ia hamar urteko negoziazioen ondoren
Horri esker, Australiak guztira 1.000 milioi euroko balioa duten muga-zergak kenduko ditu. Merkataritzan ez ezik, Defentsan eta Segurtasunean ere elkarlanean aritzea adostu dute bi aldeek.
Gutxienez 66 lagun hil eta 70 zauritu dira, Kolonbian, hegazkin militar batek izandako istripuan
C-130 Hercules aireontzia Puerto Leguizamo-Puerto Asis bidea egiten ari zen, eta Armadako langileak zeuden barruan istripua izan duenean. Guztira, 128 pertsona zeuden hegazkinean.
EAEko Osasun arloko lan-eskaintzetako hizkuntza-eskakizunen eskumena "nazionala” dela ondorioztatu du Europako Batzordeak
Bruselak horrela erantzun dio Espainiako herritar batek aurkeztutako ekimen bati. Horrek salatzen zuen Osasun arloko lanpostu publikoetara sartzeko euskara eskatzea neurriz kanpoko oztopoa izan daitekeela profesional kualifikatuentzat, eta arretaren kalitaterako kaltegarria izan daitekeela.
Trumpek bost egunez atzeratu du zentral elektrikoen aurkako eraso-oldea, Iranekin "elkarrizketa oparoa" izan baitu
"Azken bi egunetan" Iranekin gatazka "erabat konpontzeko" harremanak izan dituela jakinarazi du AEBko presidenteak. Irango Atzerri Ministerioak aitortu du AEB eurekin harremanetan jarri zela, baina azpimarratu du ez dela negoziaziorik izan.
Libano hegoaldea ez da leku segurua, ez kristauentzat ezta musulmanentzat ere
Israelgo Defentsa ministroak iragarri zuen Libano hegoaldea Gaza bihurtuko zela, eta horixe ari da gertatzen. Libanoko kristauak harrapatuta daude, askok Beiruteko aterpetxeetara egin dute ihes, baina beste batzuek ez dute hiria uzteko asmorik.