Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da AEB
Hainbat hedabideren arabera, 82. Aireko Brigada —aireko operazioaetako eliteko unitate epezializatua— bidali nahi du Trumpek Ekialde Hurbilera, Iranen aurkako operazio militarrean parte hartzera.
Soldadu estatubatuarrak, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press
Ekialde Hurbilera 3.000 soldadu bidaltzea aztertzen ari da Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Administrazioa, Iranen aurkako operazioetan parte hartzeko. Hala jakinarazi diete hainbat hedabideri izenik eman ez duten Etxe Zuriko bi funtzionariok. Horien arabera, datozen orduotan iritsiko da tropak bidaltzeko agindua.
Iturriok zehaztu dute 82. Aireko Brigadako unitateko soldaduak eramango dituztela Iranen aurkako operazioetara, eta horrek hainbat "aukera estrategiko" zabalduko dizkiola Pentagonoari. Halaber, jakinarazi dute oraindik ez dela erabaki Irango lurretara soldaduak sartuko diren edo ez.
Donald Trump AEBko presidenteak Irango zentral elektrikoen aurkako "erasoen oldea bost egunez atzeratzea" agindu eta biharamunean iritsi da berria. Larunbatean, 48 orduko ultimatuma eman zion Teherani Ormuzko itsasartea zabaltzeko, baino atzo epea luzatu zuten. "AEBk eta Iranek azken bi egunetan elkarrizketa oso oparoak eta eraikitzaileak izan dituzte", esan zuen Trumpek, sare sozialetan zabaldutako mezu batean.
Gaur, Segurtasun Nazionalerako idazkari berriaren kargu-hartze ekitaldian, berretsi egin du negoziazioen inguruan atzo esandakoa. Ziurtatu du Irango Gobernuarekin "hitz egiten" dabilela eta Teheran prest legokeela arma nuklearrei uko egiteko.
Irango Gobernuak gezurtatu egin zituen Trumpek hitzak. Hala ere, Irango Atzerri Ministerioak aitortu du bitartekarien bidez negoziazioak abiatzeko eskaera jaso dutela, baina, adierazi zuen oraingoz ez dagoela elkarrizketarik abian.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 74 hildako Kolonbian, 7,4 graduko lurrikara baten ondorioz
18 biktima Pereiran izan dira. Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan ere nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.