Europar Batasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europar Batasunak jarrera komuna adostu du gutxieneko soldata duinetarako direktibari dagokionez

Estatu kideek esparru komuna zehaztu dute, Europa mailan, oparotasuna eta gizarte-kohesioa hobetze aldera. Orain, negoziazioa Europako Parlamentuarekin egin beharko dute.
Eztabaida, orain, Europako Parlamentuan egingo dute
Eztabaida, orain, Europako Parlamentuan egingo dute. EITBren bideo batetik hartutako argazkia.

Europar Batasuneko herrialdeek jarrera komuna adostu dute astelehen honetan, Batasunean gutxieneko soldata duinak bultzatuko dituen direktiba bat onartzeko. Estatu kideek esparru komuna zehaztu dute, Europa mailan, oparotasuna eta gizarte-kohesioa hobetze aldera.

Europako Batzordeak duela urtebete aurkeztutako ekimena aztertuta, estatu kideek oinarriak adostu dituzte, gutxieneko soldata egokiak bultzatzeko, negoziazio kolektiboaren egitea xede eta langileen babesa hobetzea helburu.

Gutxieneko soldata duinen gaineko direktiba bat onartzeko bidean, lehen urratsa da honakoa. Neurria, orain, Europako Parlamentuarekin negoziatuko dute, EBren gizarte-euskarriak sendotu eta, halaber, Batasunean oparotasun handiagoa bermatzeko.

"Urrats garrantzitsua da; horren bidez, konpromisoa hartzen dugu, lanak Europako jendeari bizitzeko behar duena eman diezaion. Bidezko soldatak izan behar ditugu, gure konpetentzia ekonomikoak ezin ditzake soldata baxuak izan oinarrian", adierazi du Nicolas Schmit Enplegu komisarioak.

Schmit baikor azaldu da, Europako Parlamentuan egitekoa den negoziazioaren gainean, eta espero du direktiba etorkizun hurbilean izatea, nahiz eta herrialde batzuk ados ez dauden; hain zuzen, Hungariak eta Danimarkak ez dute babestu jarrera komuna, euren sistemen alde egiten dutelako, eta Alemania eta Austria abstenitu egin dira.

Paradigma berria

Direktibak ez du, Europar Batasunaren mailan, gutxieneko soldata zehaztuko, ez du horretara derrigortuko; izan ere, baliabideak eta tresnak ezarriko ditu, soldatak gorantz berrikusteko. Nolanahi ere, Schmitek nabarmendu duenez, honek paradigma berria dakar Bruselarako. "Duela urte batzuk inork ez zuen sinetsiko hau gertatuko zenik", esan du.

"Soldatak presiopean izan dira, EBko herrialde batzuetan, behera jotzeko, eta, orain, mezu sendoa helarazten dugu, baliabideak ezartzeko, soldatak altuagoak izan daitezen", berretsi du.

Espainiako Estatuak ere bultzatu du direktiba hori; Espainiako Gobernuaren iritziz, neurriak aurrera egitea dakar, Europa mailan, gizarte-arloan. Yolanda Diaz Espainiako presidenteorde eta Lan ministroak esan duenez, EBk barneratu egin du azkenean "bateraezinak direla etorkizuneko Europa eta soldata baxuak eta bizitza-baldintza eskasak".

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X