Errusia, Txina eta Estatu Batuen interesak Kazakhstanen
Kasim-Zohmar Tokayev Kazakhstango presidenteak onartu zuen bere gobernuaren dimisioa, izan ere berari leporatu dio protesten erantzukizuna. Segurtasunaren arduradun Nursultan Nazarbayev izendatu du. Berari benetako poterea egozten diote, esku gogorraz 30 urtetan agindu ondoren. Itzalean ere poterea erabili du, kritikoen arabera.
Nazarbayeven familiak interesak ditu ekonomiako ia alor guztietan, bertako enpresarien arabera. Uranioan eta beste lehengaietan aberatsa den herrialde honetako egoerak tentsioa areagotu du Errusia eta Mendebaldearen artean, Ukrainako egoera dela eta, tentsioa jadanik handia denean.
ODKB Segurtasun Kolektiborako Antolakuntza Itunaren bitartez, Errusiak agintzen du sobiertar ohiko herrialdeen arteko aliantzan. Kazakhstango tentsioak eskualde osoa desestabilizatzen du, eragin zenbat eta handiagoa lortzeko, Errusia eta Estatu Batuak nor baino nor ari diren bitartean. Moskuk iraultza bultsatzea leporatzen die Estatu Batuei eta horrela Europako Segurtasunerako Genevako elkarrizketak arriskuan jartzea.
Errusiak Kazakhstan bere atzeko patiotzat dauka.
Kazakhstan, adituen ustez, Errusiaren aliaturik garrantzitsuena da. Moskuk bere eragina bertan zabaldu nahi du, eta aldi berean kontrola galtzeko beldur da. Kremlindik hurbil dauden aditu batzuk uste dutenez, Mendebaldeak, Errusiako interesak defendatzeko Putinek duen erabakikortasuna, proban jarri nahi du. Baina protestak zapaltzeko Mosku mugak gaiditzeko prest dagoela erakutsi du, indar militarrak bertara bidaliz.
Errusiak interes ekonomiko eta politiko handiak ditu Kazakhstanen.
Herrialde sobietar ohi hau Asia Erdikaldeko Ekonomi Batasuneko kidea da. Elkarte hau Errusiak Europar Batasunari emandako erantzuna da, hau Europa Ekialdera zabaldu eta gero.
Kazakhstanek uranio-erreserba mineral handiak ditu, batez ere energia atomikoa sortzeko beharrezkoa den uranioa. 2020. urtean 19.000 uranio tona ekoiztu zuen (munduko ekoizpen osoaren %41). Errusiako enpresa handiak, estatuaren Rosatom eta Kazatomprom empresek bertako mehategietako inbertsioen % 60aren jabe dira.
Gainera, bi herrialdeek Baikonur-ko zentro espaziala erabiltzen dute espaziora jautiketa tripulatuak egiteko eta satelite komertzialak bidaltzeko. Bera alokatzeko Errusiak urtero 115 miloi dolar ordaintzen ditu. Gasa eta petrolio alorrean, Mosku Lukoi eta Rosneft energia erraldoiek Kaspio itsasoan dauden petrolio-putzuen esplotazioan parte hartzen dute.
Estatu Batuak bigarren inbertsore nagusienak
Chevron eta Exxon energia erraldoi iparramerikarrak Kazakhstango Kazmunigaz estatu enpresarekin elkarlanean batera ari dira Tengiz lurraldean munduko seigarren petrolio putzu handienean, Kasio itsasotik hurbil. 2024 bere ekoizpena gehietu nahi du, 45.000 miloi dolarretako inbertsioak eginez. Baina bertako langile subkontratatuek protestetan parte hartzen dutenez, enpresak ondorioak izango dituela uste da. Hori dela eta, errepresio errusiaren aurrean Estatu Batuek erreakzioa oso moderatua izan dute.
Sobietar Batasunaren gainberaren ondoren, Estatu Batuak lehenak izan ziren Kazakhstanen independentzia errekonozitzerakoan. Herrialde hau garrantzitsua izan da baita ere Afganistango gerra garaian. Izan ere, errefuxiatuek eta EEBBko diplomazilariek askotan bertatik egiten zuten ihes.
Txinaren interesak Kazakhstanen
Txinak ere herrialde honetako estabilitatean interes handia dauka, bertatik lehengai asko ateratzen dituelako, gasa eta petrolioa batez ere. Kazakhstandik oliobide bat Txinako Xinjang probintziara doa. 2020an gasbide bat eraikitzeko kontratua sinatu zuten. Gainera Txinak gero eta ikatz gehiago inportatzen du. Txinako elektraindarraren erdia baino gehiago ikatzatik dator.
Testuinguru honetan, Errusiak Estatu Batuei protestak bultsatzea leporatu die. Washingtonek krtika hauek gaitzetsi ditu. Faltsuak direla eta desinformazio kanpaina barruan daudela leporatu dio Moskuri.
Zure interesekoa izan daiteke
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".
17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko
Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira.
Trumpek asteartera arte luzatu dio Irani Ormuzeko itsasartea irekitzeko ultimatuma
AEBko ekialdeko 20:00ak arte luzatu du epea. Asteazken goizaldea izango da Teheranen. Bien bitartean, Iranen hildakoak ugaritzen ari dira etengabe estatubatuarren eta israeldarren erasoen ondorioz.
Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Trumpek mehatxu larriak egin ditu Iranen kontra, baina astelehenerako akordioa lortzea ere "posible" dela esan du
"Uste dut aukera asko daudela akordio batera iristeko. Oraintxe ari dira negoziatzen", adierazi du, eta akordiorik lortu ezean, "dena lehertu eta petrolioaz jabetzea" pentsatzen ari dela esan du. Ormuz irekitzeko ultimatuma asteartera atzeratu du.
Artemis II misioko astronautek ikusi dute dagoeneko Ilargiaren alderdi ezkutua
"Bart ikusi dugu lehen aldiz Ilargiaren alderdi ezkutua, eta ikusgarria izan da oso. Ikustean, Ilargia ez denaren nolabaiteko sentsazio bat sortu zaigu, ez baitu ikustera ohituta gauden Ilargiarekin zerikusirik", azaldu dute.
Leon XIV.a aita santuak gerraren aurkako aldarria egin du eta armak uzteko eskatu du
Tradizioan ez bezala, non pontifizeek mundu mailako diskurtsoa erabiltzen duten nazioarteko tentsio-guneak errepasatzeko, Leon XIV.ak ikuspegi orokor baten alde egin du, eta axolagabeak ez izateko eta gaitzaren, gorrotoaren eta gerraren aurrean ez etsitzeko eskatu du.