Artemis II misioak Ilargiaren alderdi ezkutuari ateratako argazkia argitaratu dute
Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Ilargiaren alderdi ezkutua. Argazkia: NASA
NASAk Ilargiaren alderdi ezkutuaren argazki bat argitaratu du igande honetan, Artemis II misioko tripulazioak hartutakoa. Misioa helmugara iristetik gertu dago, bost hamarkadatan lehenengo aldiz satelite naturalaren orbitara iristetik ordu gutxira, alegia.
Irudian Ilargiaalderantziz ikusten da, Hego Poloa gorantz begira duela, eta Ilargiaren Ekialdeko Arroaren ikuspegi osoa, giza begiek osorik ikusi duten lehenengo aldian, AEBko espazio agentziak zehaztu duenez.
Ekialdeko Arroa etengabe aztertuko dute Reid Wiseman komandanteak eta Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen astronautek. Gaur Ilargiaren alderdi ezkutua behatzeko gune estrategiko batera iristea espero da, Lurretik inoiz egin den distantziarik handiena egin ondoren: 406.773 kilometro.
Igandean astronautak Ilargiaren azalera aztertzen aritu ziren, eta argazkiak atera eta aztertuko dituzte sei orduko hegaldian, astelehen arratsaldean, apirilaren 6an, Orion nabearen kabina nagusiko leihoek Ilargirantz jotzen dutenean.
Tripulazioa Ilargiaren alderdi ezkututik igarotzen denean, 40 minutuz irrati bidezko komunikazioa galduko du misioaren kontrol gunearekin.
Hamar eguneko abenturaren ondoren, lau astronautak San Diegoko kostara iritsiko dira ostiralean, Orion kapsula itsasoan ureratuko denean.