Zibilen aurkako erasoak gordindu egin dira Ukrainan
Errusiako tropek bonbardaketekin jarraitu dute astelehen honetan ere, Kiev, Ukrainako hiriburua, konkistatzeko kanpaina gogorrean. Hiru aste bete dira Ukrainaren inbasioa hasi zenetik, eta laugarren aldiz hitz egiteko elkartu dira Kieveko eta Moskuko ordezkaritzak. Ukrainarrek, baina, ez dute negoziatzaileek aipatutako aurrerapausorik ikusten oraingoz. Kontrakoa, erasoak gogortu egin dira, batez ere, zibilen aurka.
Donetsk hirian, 23 pertsona hil eta beste 28 zauritu dira misil batek jota. Bertako agintari errusiazaleek Ukrainako Armadari egotzi diote eraso hori egin izana, baina Kievetik ukatu egin dute. Horren ildotik, Denis Pushilin Donetskeko Errepublikako presidenteak zehaztu du misilak barreiatze-bonbak zituela, eta euren defentsek eraitsi dutela.
Bestalde, Errusiako Armadak Kiev iparraldeko Obolon auzoa izan du jomuga. Etxebizitza eraikin baten aurka egin du eta bi pertsona hil dituzte. Mikel Ayestaran EITB Mediako berriemaileak bertatik bertara kontatu du erasoa. Dimitro Peskov Kremlineko bozeramaileak esan du "gerra urbanoa bada, nahitaez biktima zibil gehiago" izango direla.
Rivne eskualdean (herrialdeko iparraldea), tropa errusiarrek telebista dorre baten aurka egindako aire eraso batek gutxienez 9 pertsona hil ditu, bertako agintarien arabera.
Bien bitartean, Mariupol etengabe ari dira bonbardatzen. Iragan astean haur ospitale baten kontrako aireko erasoan, ezaguna egin zen haurdun zegoen emakumea zauritu batean irudia. Bada gaur jakitera eman dutenez, ama eta haurra hil egin dira, AP agentziak baieztatu ahal izan duenez.
Gerran guztira 90 ume hil dira Ukrainako Fiskaltzaren esanetan, horietatik gehienak ondorengo eskualdeetan: Kiev, Kharkov, Donetsk, Txernigov, Sumy, Jerson, Mikolaiv eta Yitomir.
Osasunaren Mundu Erakundeak, bestalde, Ukrainako osasun-zentroen aurkako 31 eraso baieztatu ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean
Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.
Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEB, Iran eta hainbat bitartekari 45 eguneko balizko su-eten bat negoziatzen egon litezke
Bestalde, Irango Atzerri ministroaren bozeramaileak esan du ez dituela Trumpen ultimatumak onartuko, "negoziazioa ez delako ultimatumekin, hilketekin edo gerra krimenak burutzeko mehatxuekin bateragarria".