Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

100dik gora pertsona erreskatatu dituzte Mariupolgo antzokiaren hondakinetatik

Ukrainako agintarien esanetan, Errusiaren erasoaren ondorioz ez da inor hil Mariupulgo antzokian.
18:00 - 20:00
Ukrainak Mariupoleko antzoki baten bonbardaketa salatu du

Mariupolgo (Ukraina) antzokiak jasandako erasoan ez da inor hil, aire bidezko erasoen kontrako babesak "eutsi egin du" eta, Sergiy Taruta parlamentari ukrainarrak sare sozialetan esan duenez. Barruan zegoen jendeak, ehunka zibil Ukrainako agintarien arabera, "bizirik jarraitzen du".

"Ziurgabetasunez betetako gau lazgarri baten ostean, gerrako 22. eguneko goizean, azkenean albiste onak heldu dira Mariupoldik", esan du Tarutak Facebooken. "Bonben aurkako babesak eutsi egin zuen. Eraikinaren hondakinak erretiratzen ari dira eta jendea bizirik dago", esan du.

Parlamentariak azaldu duenez, hirian erregistratzen diren bonbardaketa gogorrek ez diete larrialdi zerbitzuei antzokiko zaborra garbitzen.

Beste parlamentari batek, Olga Stefanishinak, gaineratu du 100dik gora pertsona erreskatatu dituztela bizirik: "Albiste onak, oso beharrezkoak: Mariupoleko Antzokiaren bonben aurkako aterpeak iraun egin du. 130 pertsona inguru erreskatatu ditugu".

Mariupolgo Udalak antzokian normalean 1.000 bat pertsona babesten direla azaldu du. Atarian "haurrak" idatzita zegoen, airetik ikusteko moduan.

Ukrainako agintariek Errusiako Armadari egozten diote erasoa. Maria Zahkarova Errusiako Kanpo Ministerioaren bozeramaileak, bestalde, akusazio hori "gezurra" dela esan du, eta Azov Batailoiari leporatu dio erantzukizuna. Ukrainako Armadaren barruko unitate militar neonazia 2014tik dago Mariupolen, Donbassko gerra hasi zenetik.

Mariupol, Donetskeko oblastean, hiru aste eman ditu Errusiako Armadak setiatuta. Horrek giza hondamenetik gertu jarri du hiria, ura, sendagaiak eta elikagaiak falta dituelako.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute euren bizitza arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X