Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Von der Leyen eta Borrell aste honetan elkartuko dira Zelenskirekin Kieven

Europako Batzordeko presidentea eta EBk Kanpo Politikarako duen goi-ordezkaria Ukrainako hiriburura joango dira bertako presidentearekin biltzeko. Kievetik gertu zibilen aurka egindako sarraskiengatik zigorrak gogortzeari buruzko eztabaida betean dator bisita berri hau.
Ursula von der Leyen EFEko artxiboko irudi batean
Ursula von der Leyen EFEko artxiboko irudi batean

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea eta Josep Borrell EBk Kanpo Politikarako duen goi-ordezkaria Kievera joango dira aste honetan, Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin biltzeko, emaileen konferentziara joan bezperatan.

Hala, Ukrainako hiriburura bidaia egingo dute Varsovian dirua biltzeko larunbaterako antolatu den ekitaldiaren aurretik, Eric Mamer Europako Batzordeko bozeramaile batek iragarri duenez.

Roberta Metsola Euroganberako presidentearen bideari jarraituko diote Batzordeko buruak eta EBko diplomazia-arduradun nagusiak; izan ere, joan den astean, inbasioaren hasieratik Ukrainara bidaiatu zuen lehen goi-karguduna izan zen Metsola. Lehenago Europako zenbait agintarik egin zuten, baina ez hogeita zazpien izenean, Von der Leyenek eta Borrellek egingo duten moduan.

Kievetik gertu zibilen aurka egindako sarraskiengatik zigorrak gogortzeari buruzko eztabaida betean dator bisita berri hau.

Zure interesekoa izan daiteke

CRANS-MONTANA (Switzerland), 01/01/2026.- Police officers stand near the site where a fire broke out at Le Constellation bar and lounge following an explosion in the early hours of New Year's Eve, in Crans-Montana, Switzerland, 01 January 2026. According to regional media, the incident caused several deaths and injuries, while the exact cause of the blaze was not immediately known, Swiss cantonal police said. (Suiza) EFE/EPA/ALESSANDRO DELLA VALLE
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxienez 40 hildako eta 115 zauritu, gehienak larri, Suitzako Crans Montana eski-estazioan izandako sute batean

"Le Constellation" tabernan ospatzen ari ziren urte berriko festan piztu da sute bortitza, 01:30ean. Agintariek ez dute espekulaziorik egin nahi sutearen arrazoiaren inguruan baina erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia. Bi lekukok azaldu dutenez, sua egurrezko sabaira gehiegi hurbildu ziren bengala batzuen ondorioz piztu zen, eta "oso azkar" zabaldu zen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X