UKRAINAKO GERRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

219 haur hil dira Ukrainako gerran, bertako Fiskaltzaren arabera

Biktima gehienak Donetsk eskualdean izan dira; 139 haur hil dira han. Kieven eta Jarkoven, herrialdeko hiri handienetan, 115 eta 95 haur zendu dira. Gainera, otsailaren 24an Errusiaren inbasioa hasi zenetik, 398 haur zauritu dira, gutxienez.
Gorpuak Mariupolen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia.
Gorpuak Mariupolen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia.

219 ume hil dira Ukrainan Errusiaren inbasioa hasi zenetik, Ukrainako Fiskaltza Orokorrak adierazi duenez. Biktima gehienak Donetsk eskualdean eta Kieven izan dira, 139 eta 115 heriotzarekin, hurrenez hurren.

Jarkov eskualdean, herrialdeko bigarren hiri handiena dagoen eskualdean, 95 heriotza izan dira. Haren atzetik Txernihiv (68), Kherson (44) eta Mykolaiv (43) daude.

Gainera, otsailaren 24an Errusiaren inbasioa hasi zenetik, 398 haur zauritu dira, eta Errusiako indarrek 1.570 hezkuntza-erakunde kaltetu dituzte; horietatik 111 erabat suntsitu dira.

Fiskaltza Orokorrak adierazi du kopuru horiek ez direla behin betikoak, Errusiako erasoaren zatirik handiena gertatzen ari den eremuetan lanean jarraitzen dutelako, batez ere Donetsk eskualdean.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X