Inflazioaren igoerak 1923ko amets gaiztoak berpiztu ditu Alemanian
Europako herrialdetan inflazioa saihestu beharreko fenomenoa bada, Alemanian horrez gain, beldur handia sortzen du. Horren arrazoia 1923an jasan zuen hiperinflazioan datza, ezegonkortasun politiko handia sortu zuelako, eta ondorioz azkenean naziak boterera iritsi zirelako.
Oraingo inflazioa %7,9koa da, Europako beste herrialdeetakoen antzerakoa, Ukrainako gerrak eragin duen errekinen garestitzearen ondorioz.
Inflazio igoera horrek, duela ehun urte izandako hiperinflazioaren eta ondoriozko diruaren balioaren gainbeheraren oroitzapenak dakartza askoren gogora, eta hori alemaniarren subkontzientean geratu da. Orduko prezioen igoera 1921an hasi zen eta 1923an erabat kontroletik kanpo geratu zen.
1922ko abenduan dolar batek 7.475 marko balio bazuen, hamar hilabete geroago dolar horrek berak 4,2 biloi marko balio zituen, sinetsi ezinezko kopurua. Hau da, inflazioa % 56.000 miloikoa zen. Inflazioaren kontrolik eza erabateko horrek ezegonkortasun politiko handia sortu zuen. Urte horretako urrian Hamburgon Alemaniako Alderdi Komunistak altxamentua egin zuen, hilabete horretan bertan Hitler estatu kolpe bat ematen saiatu zen.
1923Ko azaroan biak zapalduta geratuta, eta monetaren erreforma indarrean sartu ondoren, Alemaniako lehen demokraziarekin, Weimarren Errepublikarekin, egonkortasuna berreskuratu zen, 1933an Hitler boterera iritsi arte mantendu zena.
Bigarren Munduko Gerraren ondoren, Alemaniako Errepublika Federalak botere politikotik independentea izango zen Banku Zentrala, edo Bundesbank, sortu zuen. Bere helburu nagusiena inflazioari aurre egitea izan zen. Gero eredu hori, botere politikotik independente zen bankuarena, Europako Banku Zentralari ezarri zitzaion. Horren presidente ohi Mario Draghi eta egungo presidente Christine Lagardek kritika gogorrak jaso dituzte Alemaniako medio ekonomiko eta banku arduradunengandik. Handelsblatt egunkari ekonomikoak azken argitalpenean leporatzen dienez, inflazioa "pronostiko okerrenek ere aurreikusten zutena baino maila okerragoan dago".
Oraingo % 7,9ko inflazioa ez zen errepikatzen Alemanian 1973-74ko neguaz geroztik. Antzerako kritikak leporatu zizkioten Mario Draghiri, nahiz eta Euroaren krisia gainditzea lortu zuen, "behar den guztia egiteko" politikarekin; hala lortu zuen Euro eremuko herrialde ahulenen aurka merkatuen espekulazioa geratzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Muga-zergen inguruko jarrera "irmoa" erakutsi du Trumpek, % 10eko muga-zerga globala ezarriko lukeen aginduarekin
AEBko presidenteak agerraldia egin du ostiral arratsaldean, eta epaia "guztiz etsigarria" dela esan du. Trumpek esan du "lotsatu" egiten dela "Auzitegi Goreneko zenbait kiderekin, gure herriarentzat zuzena dena egiteko adorerik ez dutelako".
AEBko Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo ditu Trumpek ezarritako muga-zergak
Ebazpen honen ondorioz, inportazioak garestituta kaltetu diren milaka enpresak auzitara jotzeko aukera izango dute, eta dirua itzultzea eska dezakete.
Venezuelako Parlamentuak aho batez onartu du amnistia legea, eta "une politiko berri bat" ireki du
Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunak azpimarratu du "herriak modu baketsuan elkarbizitzen ikasteko" balioko duela, eta Helicoideko kartzela ixteko eskatu du.
10 egun eman dizkio Trumpek Irani akordio batera iristeko
AEBko presidenteak ez du Ekialde Hurbilean ekintza militarra egitea baztertzen. Hain zuzen ere, hainbat hedabideren arabera, larunbaterako prest egon daiteke armada erasoa hasteko.
Hamarkada bat igaro da Epstein kasuak Andrew Ingalaterrako printze ohia zipriztindu zuenetik
Karlos III.ak printze titulua kendu zion pasa den azaroan Andrew anaiari, eta Windsorretik kanporatu egin zuen, Jeffrey Epsteinekin izandako loturengatik.
Andrew printze ohia aske utzi dute, Epsteinekin lotura izatea egotzita hamar orduz atxilotuta egon ondoren
Aylsham herriko polizia-etxetik irten da ibilgailu baten atzealdean. BBC telebista kateak jakitera eman duenez, fidantzapean aske utzi dute, ikerketak aurrera egin bitartean. Funtzio publikoetan jokabide txarra izatea egotzi diote.
Zuckerbergek Instagram defendatu du epailearen aurrean, eta haien adinaz gezurra esaten duten adin txikikoak kritikatu ditu
Instagram sare sozialak erabiltzaileen adina egiaztatzeko dituen mekanismoak defendatu ditu Metaren sortzaile eta buru denak, Los Angelesen egiten ari diren epaiketan.
AEBko Armada Irani erasotzeko prest dago, baina Trumpek ez du erabakirik hartu oraindik
Azken egunotan, Pentagonoak hegazkin eta itsasontzi gehiago mugitu ditu Ekialde Hurbilera, eta inguru horretan duen presentzia nabarmen handitu. Gainera, Ekialde Hurbilean dituen langile batzuk Europara eta Estatu Batuetara mugiarazi ditu, Iranen gertatu daitekeenaren aurrean.
Zelenskik iragarri du Errusiarekin lan egiten dabilela, Ukrainako balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoak ezartzeko
Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek Genevan egin dituzten hiruko bileraren ostean Zelenskik adierazi duenez, ordea, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan.
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBrekin
Helburu eta gai tekniko garrantzitsuenetan ados jarri dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.