Palestina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelgo Armadaren bonbardaketek hamar hildako eta 55 zauritu utzi dituzte Gazako Zerrendan

Hildakoetako bat bost urteko neskato bat da. Israelgo Armadak Taysir al Yabari Jihad Islamikoko bigarrena hil du bonbardaketan.
Bombardeo en Gaza
18:00 - 20:00
Israelek Gazako eraikin bat bonbardatu duen unea

Israelen bonbardaketek gutxienez hamar hildako eta 55 zauritu utzi dituzte Gazako Zerrendan. Israelgo Armadak Jihad Islamikoko bigarrena hil du bonbardaketa batean.

Palestinako segurtasun iturriek baieztatu dutenez, Taysir al Yabari Jihad Islamikoaren erakunde armatuaren buruzagia hil dute etxebizitza eraikin bate aurkako erasoan.

Palestinako Osasun Ministerioak zehaztu du hildakoetako bat bost urteko neskato bat dela eraso berdinean.

Palestinako iturriek azpimarratu dutenez, etxebizitzen eraikinak komunikabideen eta gobernuz kanpoko erakundeen bulegoak hartzen ditu.

Al Yabariren hilketa Israelgo Armadak abiatutako erasoaldiaren markoan gertatu da. Zisjordania okupatuan, astelehenean, Jihad Islamikoko beste buruzagi bat atxilotu zuten.

Bombardeo israelí en la Franja de Gaza. Foto: EFE Bombardeo israelí en la Franja de Gaza. Foto: EFE

Azken egunetan Israelek Gazako Zerrendaren mugak itxi ditu, baita inguruko errepide ugari ere.

Israelek aurreko erasoaldietan izandako jokabidea aldatu du; izan ere, Zerrendako talde palestinarren erasoei erantzun die orain arte, baina gaurkoan ez da aldez aurretik palestinarren erasorik izan.

Momento del ataque aéreo. Foto: EFE Momento del ataque aéreo. Foto: EFE

Erasoaldiaren ondotik, Yair Lapid Israelgo lehen ministroak esan duenez, "Israelgo Gobernuak ez du onartuko Gazako erakunde terroristek Zerrenda alboko eremuan agenda ezartzea eta Israelgo Estatuko herritarrak mehatxatzea. Israeli kalte egin nahi dion orok jakin behar du: aurkituko dugu".

Mahmud Abbas Palestinar Aginte Nazionaleko presidenteak Israelen bonbardaketak irmo gaitzetsi ditu ohar batean. Gainera, "Abbas presidenteak nazioarteari eskatu dio, Israel Palestinako herriaren aurkako erasoa gelditzera behartzea, eta jendeari nazioartearen babesa ematea", erantsi du agiriak, Wafa Palestinako albiste agentzia ofizialak jakinarazi duenez.

Fauzi Barhum Hamas mugimenduko bozeramaileak salatu du Israelek "krimen berria egin duela". Ohar batean esan duenez, Israelek "ordaindu eta erantzukizun guztia onartu behar du". "Erresistentzia, bere fakzio eta arma militar guztiekin, borrokan baturik daude", ohartarazi du.

Era berean, Munther al Hayek Al Fatahko bozeramaileak bonbardaketa salatu du: "zibil desarmatuei eraso egin eta ikaratzea krimen berri bat da, Israelen okupazio indarrek Palestinako herriaren aurka egindako zerrenda luzean".

Ziad al Nakhala Jihad Islamikoko idazkari nagusiak Israelgo erdialdeari eraso egiteko mehatxu egin du. "Okupazioak garesti ordainduko du Gazaren aurkako erasoa, eta gaurkoaren ondotik ez dago marra gorririk, ezta bitartekaritzarik ere", adierazi du Nakhalak agiri batean. "Tel Aviv gure misilen jomuga izango da", ohartarazi du.

Yavnen, Ascalonen eta Israel hegoaldeko beste hiri batzuetan aire-erasoetako alarmak jotzen ari dira dagoeneko, baita Gazako Zerrendan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X