Egipto
Gorde
Kendu nire zerrendatik

100 urte betetzen dira Tutankhamonen hilobia aurkitu zutenetik

Egipto. Argazkia: EFE.
18:00 - 20:00
100 urte betetzen dira Tutankhamonen hilobia aurkitu zutenetik
Gaur 100 urte munduko aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuena egin zuen Egipton Carter britainiarrak: Tutankhamonen hilobia aurkitu zuen. Denbora asko pasa da, baina oraindik misterio bat da faraoiaren heriotzaren arrazoia.

Albiste gehiago mundua

Reunión Trump Zelensky
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trumpek eta Zelenskik Putinekin hiru aldeko bilera egitea babestu dute, bake akordioa ixteko

"Dena ondo ateratzen bada, hiru aldeko bilera bat izango dugula uste dut, eta horrekin gerra amaitzeko zentzuzko aukera egongo dela pentsatzen dut", azpimarratu du Trumpek Zelenskiren aurrean. Horrela, Zelenskik esan du Ukraina "prest" dagoela hiru aldeko bilera bat egiteko. "Uste dut erakutsi dugula jende indartsua garela eta AEBk eta Trump presidenteak berak gerra gelditzeko duen ideia babesten dugula", adierazi du.

Huracán Erin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBk ebakuazioak agindu ditu Ipar Karolinako uharte batzuetan, Erin urakan erraldoia gerturatzen ari delako

4. kategoriako Erin urakanaren tamaina asko handituko da datozen egunetan, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldearen eta Bermudasen artean igarotzen denean. Ondorioz, Ipar Karolinan dauden uharte turistiko batzuk ebakuatzeko agindua eman dute agintariek. Estatu Batuetako Urakanen Zentro Nazionalak ohartarazi duenez, Erin urakana Karibeko Turk eta Caico uharteetatik 180 kilometro iparraldera dago, 220 kilometro orduko haize ufadak utzi ditu.

Bombardeo ruso en Járkov
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zelenskik errusiarren eraso "zinikoak" salatu ditu Washingtonen bakeaz hitz egin behar denean

"Errusiako gerra makinak bizitzak suntsitzen jarraitzen dute. Putinek hilketa izugarriak egingo ditu Ukrainaren eta Europaren gaineko presioari eusteko, baita ahalegin diplomatikoak umiliatzeko ere", adierazi du Volodomir Zelenskik bere X sare sozialeko  kontuan. Zelenskik adierazpen horiek egin ditu Jarkoven zazpi hildako eta Zaporiyan hiru hildako utzi dituzten erasoen ostean.

Gehiago kargatu