EGIPTO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europar Batasunak konpromiso klimatikoak eta krisi energetikoak uztartzeko erronka du klimaren goi bileran

COP27 NBEren klimari buruzko goi bileran, Europar Batasunak "ahal den guztia" egin nahi du mendearen amaieran Lurra 1,5 gradu baino gehiago berotu ez dadin.
Foto de familia. Imagen obtenida de un vídeo de Reuters.
18:00 - 20:00
Hasi da COP27 goi-bilera, herrialde kutsatzaileenetako batzuen parte-hartzerik gabe

Egipton egiten ari diren NBEren klimari buruzko goi bileran, Europar Batasunak erronka nagusi bat izango du: konpromiso klimatikoei eutsiz krisi energetikoari aurre egitea, hain zuzen ere. Ukrainako gerra hasi zenetik, Europar Batasuna erregai fosilen hornitzaile berrien bila ari da. Aldi berean, Parisko Akordioan jasotako konpromisoak betetzeko araudiak onartu nahian ari da.

Goi bilera horretan, Europar Batasunak "ahal den guztia" egin nahi du mendearen amaieran Lurraren berotzea 1,5 gradura mugatzeko. Hainbat zientzialarik kontrakoa dioten arren, EBko iturriek uste dute helburu hori oraindik ere lor daitekeela.

Europar Batasuna ere saiatuko da klima aldaketaren ondorioak arintzen, eta "galerei eta kalteei" aurre egiteko "irtenbide eraginkorrak" bilatzen. Halaber, klima aldaketaren ondorio larrienak jasaten dituzten herrialde txiroenei kalte-ordainak handitu nahi dizkie. Helburua urteko 100.000 milioi dolarrera iristea da.

Energiaren Nazioarteko Agentziak uztailean egindako kalkuluen arabera, Europar Batasunak aurten iaz baino % 7 ikatz gehiago erreko du, 2021ean hazkundea % 14koa izan zela kontuan hartuta. Horrez gain, Errusiako gasarekiko duen menpekotasuna gutxitzen ari da: Ukrainako gerra hasi aurretik % 40koa zen; orain, % 9koa. Errusiari erosten ez diona Ameriketako Estatu Batuei, Norvegiari eta Aljeriari erosten dio orain. Hornikuntza bermatzeko epe laburrean hartu beharreko neurriak direla defendatu du Europar Batasunak. Dena dela, onartu du hamarkada honen erdian "galdutako denbora" berreskuratu egin beharko dela.

Europako Batzordeak "Fit For 55" plana aurkeztu zuen 2021eko uztailean, besteak beste, hamarkadaren amaierarako berotegi efektua eragiten duten gasen emisioa % 55 murriztea helburu duena. Egitasmoa argitaratu zenetik akordio bakarra lortu dute Europako Parlamentuak eta estatu kideek, 2035etik aurrera salduko diren guztiak isuririk gabekoak izango direla, alegia.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X