Aire espazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Milaka hegaldi bertan behera geratu dira AEBn, akats informatiko batengatik

Hala, aireportuan geldi geratu diren hegazkinak ezingo dira aireratu, horretarako baimena jaso arte. Agintariek esan dute lanean ari direla, arazoa lehenbailehen konpontzeko.
Hegazkin baten barrualdea. Argazkia: Pixabay
Hegazkin baten barrualdea. Argazkia: Pixabay

AEBko hainbat hiritan, milaka hegaldi utzi dituzte bertan behera asteazken honetan, Abiazio Administrazio Federalean izandako akats baten ondorioz.

Hala, aireportuan geldi geratu diren hegazkinak ezingo dira aireratu, horretarako baimena jaso arte. Agintariek esan dute lanean ari direla, arazoa lehenbailehen konpontzeko.

Ohar baten bidez, Abiazio Administrazioak berak adierazi du goizean zehar "akats" bat izan dutela. Hain zuzen ere, hegaldietan lan egiten duten beharginei informazioa ematen dien alertak huts egin du. "Hortaz, AEBko aire espazio osoari eragin dio akatsak", erantsi du aipatu iturriak.

Agintariek egindako lehen estimazioen arabera, 1.200 hegalditan izan du eragina. Izan ere, atzerapenarekin atera dira hegazkin asko, eta ehun bat hegaldi bertan behera utzi dituzte. Bidaiariak haserre agertu dira horren aurrean, NBC News telebista kateak aurreratu duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X