Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemaniak atzeratu egin du Ukrainara tankeak bidaltzeari buruzko erabakia

Ukrainaren aliatuek bilera dute Ramsteinen, Kievi eman beharreko laguntza militarra hizpide. Ukrainak Alemanian egindako tankeak eskatu ditu, eta NATOko hainbat estatu prest agertu dira bidaltzeko, baina horretarako Berlinen baimena behar dute.
Egunotan hainbat herrialde euren armadetan dituztenak lagatzeko prest agertu dira, Kievek eginiko eskaerari erantzunez. Zelenski presidenteak, berriz, esan du gerra irabazteko beharrezkoak dituztela era horretako armak.  Bidenek esan du "behar duen guztia" emango diola Kievi.
18:00 - 20:00
Alemania aztertzen ari da Ukrainari Leopard tankeak eman ala ez

Alemaniako Gobernuak ez du Ukrainara bidaltzeko tankeen hornidura desblokeatu. Horrelaxe erabaki dute Ukrainako Kontaktu Taldeko herrialdeen bileran, Ramsteingo base militarrean, Alemanian.

Bileran, Boris Pistorius Alemaniako Defentsa ministroak adierazi du ez dagoela aho batez iritzirik Kievek Errusiako indarrei aurre egiteko eskatzen dituen Leopard tankeen hedapenari buruz, nahiz eta etorkizunean ez den pausoa emateko itxi, iturri diplomatikoek Europa Pressi baieztatu diotenez.

Gaiak nazioarteko arreta piztu du azken egunotan, Berlinek bere esku baitu tankeak Ukrainara berriro esportatzeko baimena ematea, Poloniak eta Baltikoko herriek eskatzen dioten bezala.

Kontsultatutako iturriek baieztatu dutenez, Ramsteingo bileran ez da akordiorik adostu, eta adierazi dute "ez dela oso argia" tankeei buruzko erabakia hartu ahal izango den edo azkenean hartuko den.

Hitzordua 09:00etan hasi da, eta bertan izan dira Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusia, Lloyd Austin AEBko Defentsa idazkaria, Oleksii Reznikov Ukrainako Defentsa ministroa eta Alemania, Erresuma Batua eta Poloniako kideak ere. 

Ukrainak Errusiari aurre egiteko babes militar handiagoa eskatu berritan egin dute bilera. Kievek arma astun eta modernoagoak eskatu dizkie aliatuei, tartean Alemanian egiten diren Leopard 2 tankeak. 

Ez da lehen aldia Kievek tanke moderno horiek eskatzen dituena, baina orain arte, Alemaniak muzin egin dio bidaltzeari edota horien jabe diren beste herrialde batzuei igortzeko baimena emateari. Argudiatu duenez, aliatuek "koordinatuta" hartu beharreko erabakia da. 

Presioak gora egin du azken egunetan, eta Alemaniako hainbat hedabideren arabera, baliteke Scholzen Gobernuak betoa altxatzea.

Bien bitartean, Errusiak ohartarazi du arma astunak bidaltzea "oso arriskutsua" izan daitekeela. "Ukrainari tankeak emateak kualitatiboki areagotuko du gatazka, ez da lagungarria izango Europaren segurtasunarentzat", esan zuen atzo Dmitri Peskov Kremlinen bozeramaileak. 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X