Maiatzaren 28an lehiatuko dira Erdogan eta Kiliçdaroglu: bigarren itzuliko gakoak
Maiatzaren 28an egingo da Turkian presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulia. Aurrez aurre, Recep Tayyip Erdogan egungo presidentea eta Kemal Kiliçdaroglu oposizioburua, ez batak eta ez besteak ez baitzuen presidente izateko gehiengo nahikoa (% 50 baino gehiago) eskuratu atzoko bozetan.
Turkiako Hauteskunde Batzorde Gorenak zabaldutako datuen arabera, Erdoganek botoen % 49,51 jaso zituen, eta Kiliçdarogluk, % 44,89. Parte-hartzea % 89 ingurukoa izan zen.
Aurreikusten zena baino gutxiago galdu du Erdoganek
Babesa galduko zuela bai, baina inkestek aurreikusten zutena baino dezente gutxiago egin du behera Erdoganek hauteskunde hauetan. Haren kontrako ahotsak geroz eta ozenago entzuten dira kalean zein erakundetan, ospea nabarmen galdu du, baina halere, eutsi egin dio lehen itzulian. 2,5 milioi botoko aldearekin iritsiko da maiatzaren 28ko hitzordura.
Krisi ekonomikoa eta eskubideen galera
Azken 20 urteotan Erdoganen esku egon da Turkiako Gobernua, eta nazioarteko politikaren jokalekuan pieza ezinbesteko izatea lortu badu ere, herrialde horren egoera ekonomikoak okerrera egin du eta herritarrek ere eskubideak galdu dituzte.
Egoera sozioekonomikoari helduko dio kanpainan Kiliçdarogluk, eta Turkiak bizi duen krisi ekonomikoa eta errepresio soziala izango dira erabiliko dituen argudioak.
Halaber, otsailean izandako lurrikarek Erdoganen irudia kaltetu zutela zirudien, baina gai horrek ere ez dio uste bezainbesteko boto-galera ekarri presidenteari.
Boto ultranazionalista
Atzoko hauteskundeetan hirugarren lekuan geratu zen Sinan Ogan ultranazionalistak bereganatutako botoak (% 5) erabakigarriak izango dira Turkiako presidentea nor izango den jakiteko. Ikusteko dago bere boto-emaileei zer eskatu dien Oganek, baina Erdoganengandik gertuago daude bere mezu politikoak.
Besteak beste, migratzaileen kontrako diskurtso gogorra du, eta behin eta berriz esan du kurduen eskubideak babesten dituen HDP ezkerreko alderdia legez kanpo uztearen alde dagoela.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek partekatzen duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, egoera are gehiago zailduko dutenak eta mundu guztiari eragin diezaioketenak.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.
Trumpek esan du "ohore handia" izango litzatekeela "Kuba hartzea"
Bere Administrazioa Kubako agintariekin hitz egiten ari dela errepikatu du agintariak, eta irla "porrot egindako nazio bat" dela azaldu du. "Ez dute dirurik, ez dute petroliorik, ez dute ezer".
Beste ontzi bati eraso egin diote Ormuztik gertu, Erresuma Batuko itsas agentziak jakinarazi duenez
Bestalde, AEBko Armadak baieztatu duenez, Irango "7.000 objektibo baino gehiago" jo ditu, eta ehun ontzi baino gehiago "kaltetu edo suntsitu" ditu, otsailaren 28an Israelekin batera erasoaldia hasi zuenetik.
EBk uko egin dio Ormuzera aktibo militarrak bidaltzeari, berea ez den gerra bat delako
Nazioarteko bazkideek itsasartea desblokeatuko duen hedapen militar batean parte hartzeko ideia berretsi du Trumpek.