Migrazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBko 27 estatu kideek migratzaileak banatzeko "elkartasun malguko" mekanismoa adostu dute

Onartutakoaren arabera, asilo-eskatzaileak euren lurraldeetara lekualdatu nahi ez dituzten herrialdeek 20.000 euro ordaindu beharko dituzte horietako bakoitzeko. Orain arte, lekualdatzeak derrigorrezkoak ziren.
Italiako Itsas Guardiako agenteak erreskate betean.
Italiako Itsas Guardiako agenteak erreskate betean. Argazkia: EFE

Lurralde komunitariora heldutako migratzaileak estatu kideen artean nola banatu adostu dute Europar Batasuneko (EB) Barne ministroek. "Elkartasun malguko" mekanismoa da hitzartutakoa, hots, aurrerantzean ez da derrigorrezkoa izango asilo-eskatzaileak hartzea, baina uko egiten dion herrialdeak tasa bat ordaindu beharko du: 20.000 euro pertsona migratzaile bakoitzeko

Migrazio Ituna adosteko negoziazioan —2024ko ekainean Europako hauteskundeak egin aurretik egon behar da prest— pauso garrantzitsua da atzo EBko ministroek emandakoa, baina ez azkena; izan ere, Europako Parlamentuak zehaztu behar du behin betiko testua. Atzo hitzartutako printzipioak oinarri izango dira Parlamentuko negoziazioetan. 

"Eskerrik asko espediente honi emandako babes zabalagatik", adierazi du Maria Malmer Stenergard Suediako Migrazio ministroak (herrialde horrek du EBko txandakako presidentetza). Akordioa Italiaren ezinbesteko babesarekin erdietsi dute, eta azkenean Hungariak eta Poloniak bakarrik bozkatu dute kontra. Bulgaria, Malta, Eslovakia eta Lituania abstenitu egin dira. 

Orain arte ez bezala, migrazio presio handiena duten estatu kideei (Italia edo Espainia, adibidez) besteek ez diete lagundu beharrik izango harrera lanetan. Baina laguntzen ez duen gobernuak derrigor jarri beharko ditu 20.000 euro beren herrialdera lekualdatu nahi ez duen pertsona bakoitzeko. Migratzaileen itzultzeak bizkortzeko erabiliko lukete diru hori. EBren asmoa da ebaluazio sistema espres berri bat ezartzea, eta migratzaileak, etortzekotan, asiloen onarpen ratioa % 20tik behera duen herrialde batetik etortzea. 

Pertsona migratzaileen itzultzeak Europar Batasunetik kanpoko edozein herrialdetara egin ahal izango lituzteke, dagokion estatu kideak erabakiz gero "segurua" dela eta migratzaileak loturaren bat duela han.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X