Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Wagner Taldeko buruak esan du talde militarra babestu nahi zuela, eta ez boterea aldatu

Jevgeni Prigozhinek lehen aldiz hitz egin du kupularen aurkako matxinada ostean. Albaresek uste du gertatutakoak agerian uzten duela errusiar politikak arrakalak dituela eta diruditena baino sakonagoak direla.
20230626185427_prigozhin_
18:00 - 20:00
Prigozhinek Wagner Taldea salbatu nahi zuela esan du, eta ez boterea aldatu Errusian

Jevgeni Prigozhinek, Wagner Taldeko buruak eta Errusiaren aurkako matxinada zuzendu zuenak, lehen adierazpenetan esan du enpresa militarra "desagertzetik salbatzea" baino ez zuela bilatzen, eta ez zuela boterea aldatzea nahi.

Priogzhinek adierazi du uztailaren 1ean Wagner Taldeak existitzeari utziko ziola, Errusiako elite militarraren azpijokoen ondorioz. Data hori Vladimir Putin Errusiako presidenteak eta Seguei Shoigu Defentsa ministroak ezarritako epemuga da, Ukrainako gerran parte hartu zuten boluntario guztiek Defentsarekin kontratuak sinatu behar izateko. Wagner Taldeak uko egin zion akordio horri. "Armada pribatuko gudari gutxi batzuek bakarrik onartu zuten kontratua sinatzea Defentsa Ministerioarekin", gaineratu du.

Matxinadaren buruak azaldu duenez, ekainaren 30ean bere armamentua "publikoki entregatzeko" asmoa zuen.

Prigozhinen arabera, bi norabidetara abiatu ziren, batzuk Rostovera eta batzuk Moskura. Tamalgarritzat jo zuen beren unitateek geldiarazten saiatzen ziren erasoei erantzun behar izanagatik.

Bestalde, Jose Manuel Albaresek, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroak, asteburuan gertatutakoari buruz hitz egin du, eta bere ustez Errusiaren sendotasun monolitikoak benetan "arrakalak" dituela utzi du agerian eta horiek pentsatu daitekeena baino sakonagoak izan daitezkeela.

Joe Biden AEBetako presidenteak argi utzi du ez beraiek ez NATOk ez dutela zerikusirik izan matxinada honetan, eta gertatutakoa zuzenean jarraitu zuela Putinek ez diela ezer leporatuko ziur egoteko. Argitu du Ukrainari babesa ematen jarraituko duela, eta litekeena dela Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin hitz egitea, gaiaren inguruan jarrera bera dutela baieztatzeko.

Josep Borrell Atzerri Politikarako Europar Batasuneko goi-presidenteak adierazi duenez, matxinada Ukrainako gerra Errusian boterea pitzatzen eta sistema politikoan eragina izaten ari den seinale da. Halaber, matxinada ondoko herrialdearen inbasioaren ondorioa dela uste duela esan du, eta horregatik "Ukrainari babesa ematen jarraitzeko unea" dela adierazi du. Nolanahi ere, potentzia nuklear bat ikusten ari den ezegonkortasun politikoa bizitzen ikustea ez dela ona adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X