Pinocheten Estatu kolpeak 50 urte beteko ditu, eta Txile ez da oraindik iragana atzean uzteko gai
1973ko irailaren 11n, Augusto Pinochet jenerala buru zuen Armadak Estatu kolpea eman zuen Txilen Salvador Allende sozialista agintetik kentzeko eta 17 urte iraungo zuen diktadura ezartzeko. Kolpetik mende erdi igaro denean, Txilek presidente ezkertiarra du berriro, Gabriel Boric, baina kalean nagusi da diktadura garaiarekiko ezjakintasuna edo axolagabekeria, nahiz eta oraindik garai haren arrastoak nabariak izan: Konstituzioa, besteak beste.
Pinochet "hautsitako instituzionalitate nazionala berrezartzeko" aitzakiapean iritsi zen boterera, eta berak osatutako batzorde militarraren buru izan zen. Hegoamerikako diktadura luzeenetako bat hasi zen horrela, milaka pertsona hil zituena, eta oraindik sektore batzuetan eragin politikoa duena.
Inkesten arabera, herritarren artean ezjakintasuna eta interes eza nahasten dira Txileren gertuko historiako atal ilunenen harira, bereziki Estatu kolpeaz galdetzen zaienean. % 58k bakarrik dio badakiela zerbait edo asko gertakariaz.
Gainera, gertakari hura zuritzeko edo desitxuratzeko joera ere zabaltzen ari da; izan ere, Jose Antonio Kast eskuin muturreko politikari eta presidente izateko aukera handiak dituenak hauxe esan zuen kolpearen inguruan: "1973ko irailaren 11n Txilek askatasuna aukeratu zuen, eta iraultza marxista galarazteko altxatu ziren gizon-emakumeei zor diegu gaur egun dugun herrialdea".
Gobernuaren kanpaina
Boricen Gobernuak Giza Eskubideekin lotutako lege proposamen batzuk plazaratu ditu urteurrenaren harira, tartean 2003an diktaduraren gehiegikeriak dokumentatzeko sortu zen batzordeko lekukotzak desklasifikatzea. Txosten horren azken eguneraketen arabera, 40.000 dira biktimak hilketak, atxiloketak, torturak eta desagertuak batuz gero.
Boricek desagertuen bilaketari ekin nahi dio berriro, eta gogor jo izan du Pinocheten irudia bigundu nahi dutenen aurka: "Bere Gobernuak hil egin zituen, torturatu, erbesteratu eta desagerrarazi desberdin pentsatzen zutenak". "Ustela eta lapurra izan zen. Koldarra amaiera arte, eta ahal izan zuen guztia egin zuen justiziari ihes egiteko", adierazi zuen iragan maiatzean buruzagi eskuindar batek Pinochet "estadista" bat zela esan zuenean.
Diktadorea 2006an hil zen Santiagoko ospitale batean, dolu ofizialik gabe, baina inolako zigorrik jaso barik. Txileko Justiziak, hori bai, ofizialen bat epaitu du (Victor Jara musikaria bahitzeagatik eta hiltzeagatik erretiratutako zazpi militar zigortu zituen Auzitegi Gorenak), baina Pinocheten kasuan ahalegin guztiek porrot egin zuten, nahiz eta 2018an Londresen atxilotu zuten Baltasar Garzon epaile espainiarraren aginduz.
Boricen beste helburuetako bat Txileko Konstituzioa aldatzea da, Pinocheten garaikoa baita indarrean dagoena. Hala ere, lehenengo zirriborroari ezetz esan zioten herritarrek, eta orain bigarren testu bat prestatu beharko dute, eta eskuindarrek izango dute zeresan handiagoa, maiatzeko hauteskundeetan lortutako emaitzak medio.
Polarizazioa
Txileren polarizazioa agerikoa da azkenaldian, bai politikan bai kalean. Hala, Pulso Ciudadanok egindako inkestaren arabera, 10tik 7k uste du Estatu kolpearen urteurrena oroitzeak herritarrak zatitzen dituela, eta soilik % 15ek uste du aurrera egiteko balio dezakeela.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat hil da Suitzako Alpeetan, bera zegoen teleferikoko kabina maldan behera erorita
Ezbeharra izan da asteazken honetan Titliseko eski estazioan, Suitzako erdialdean. Teleferikoa lokabe geratu da, eta maldan behera erori da. Hildakoa zen kabinako bidaiari bakarra. Suitzako Meteorologia Bulego Federalaren arabera, istripuaren unean 100 eta 130 km/h arteko haize-ufadak zeuden.
Txertoak agortu dira eta farmaziak gainezka daude Erresuma Batuan, meningitis-agerraldi baten ondorioz
Kezka zabaldu da Erresuma Batuan. Unibertsitate-ikasleak biltzen diren Canterburyko diskoteka batean hasi da agerraldia. Dagoeneko bi pertsona hil dira, eta gutxienez 20 kutsatu dira.
Petrolio-upelaren prezioa 113 dolarrera igo da, eta gasa % 30 garestitu, Qatarko energia-azpiegituren aurka abiatutako erasoen ondorioz
Ekialde Hurbileko gatazkak merkatuak astintzen jarraitzen du: Asiako burtsek behera egin dute gogor, eta Europakoetan eguna negatiboan hastea aurreikusten da, Europako Kontseiluaren bileraren zain.
Israelek eta Estatu Batuek eraso egin diote Iranek eta Qatarrek duten munduko gas aztarnategi handienari
Iranek ohartarazi du bere azpiegitura energetikoaren aurkako erasoek "ondorio kontrolaezinak" ekar ditzaketela, eta egoera are gehiago zaildu eta mundu osoari kalte egin diezaioketela.
Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste.
Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk
Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko.
Iranek misilekin eraso egin du Tel Aviven aurka, Ali Larijaniren hilketaren mendeku gisa
Irango Guardia Iraultzailearen esanetan, "100 helburu militar eta segurtasun helburu baino gehiago" jo dituzte, erasoan Israelgo aireko defentsa sistemak gaindituta.
Iranek baieztatu du Ali Larijani Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkaria hil duela Israelek
Martxoaren hasieran Khamenei aiatola hil zutenetik, Larijani Irango buruzagi garrantzitsuenetakoa zen. Halaber, eraso berean Golamreza Soleimani Basij indar paramilitarreko buruzagia hil dutela baieztatu du Irango Guardia Iraultzaileak. Hilketa horien aurrean, Irango agintari politiko eta militarrek "mendekua" agindu dute.
Espainiak euskara, katalana eta galegoa Europar Batasunean hizkuntza ofizialak izan daitezen nahi du
Fernando Sampedro EBko Estatu idazkariak esan du presioa egiten jarraituko dutela, nahiz eta gaiak bederatzi hilabete daramatzan Ministerioaren agendatik kanpo.
Israelgo Armadak iragarri du "eskala handiko" beste erasoaldi bat egingo duela Teheranen aurka
Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.