Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argentinako hauteskundeetako lehen itzulia irabazi, eta Milei ultraeskuindarraren olatua eten du Massak

Jarduneko Ekonomia ministroak irabazi ditu bozkak, lehenengo itzulian, botoen % 36,68 jasota. Mileik, berriz, % 29,98ko babesa lortu du. Azaroaren 19an egingo dute bigarren itzulia, eta orduan jakingo da nork hartuko duen Argentinako presidentetza.
20231023085302_argentina-eusk_
18:00 - 20:00
Sergio Massak eta Javier Mileik azaroaren 19an jokatuko dute Argentinako presidentetza

Botoen % 98,51 zenbatuta, Aberriaren Aldeko Batasuna koalizioaren buruak, Sergio Massak, 6,7 puntuko abantaila hartu dio Javier Milei ekonomista ultraliberalaren ultraeskuinari Argentinako hauteskundeetan. Dena den, azaroaren 19an egingo duten bigarren itzulian erabakiko da presidentetza bietako zeinek hartuko duen.

Jarduneko Ekonomia ministroak % 36,68ko babesa jaso du lehen itzulian; Mileik, berriz, % 29,98koa. Iragan abuztuaren 13an egindako Aldi Bereko eta Nahitaezko Primario Irekietako (PASO) emaitzak irauli dituzte, horrenbestez. Orduan, Milei izan zen garaile, botoen % 29,86 jasota, eta Massa bigarren, bozen % 21,43rekin.

Guztira, 9,6 milioi boto-emailek egin dute hautagai ofizialistaren alde, Argentinak bizi duen agertoki sozioekonomiko korapilatsua gorabehera. Urte arteko inflazioa % 138,3koa izan zen irailean, eta pobrezia maila % 40,1ekoa.

Bestalde, 7,9 milioi boto eskuratu dituzte hautagai libertarioaren proposamenek.

Hirugarren lekuan eta bigarren itzulitik at geratu da Elkarrekin Aldaketaren Alde oposizioko koalizio eskuindarra, Patricia Bullrich buru (botoen % 23,83). Primario Irekietako emaitzak hobetu baditu ere (botoen % 16,81), bere alderdiaren babesa galdu du.

Parte-hartzea % 77,65era jaitsi da, diktaduraz (1976-1983) geroztik izandako bigarren txikiena (% 76,20koa izan zen 2007an, Cristina Fernandez peronista estreinakoz garaile atera zenean).

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X